Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Hiru auzo herritan, Lemaluk maiatzaren 2an, larunbatarekin, pintxo poteoa antolatzen du. Hiru hitzordu emanak dira Luhuson Amalur ostatu berrian (16:00), Makean Bidegarai ostatuan (18:00) eta Lekorneko Dermit ostatuan (20:00). Ostatuz ostatuko ibilbidean entzuten ahalko dira Xibalet taldeak, Bittor Tikoipe, Elixabet Etxandi eta Jean Marie Oillarburu bertsulariak.
Ondotik besta Lekorneko...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Kontzertuak
Joan den astean aipatu bezala, apirilaren 30ean Frikun eta DJ Linoa taldeak ariko dira Pradier plazan (19:00). Bestalde, ber tokian, Julie Rouault artista gaztea ariko da maiatzaren 3an (12:30).
BTZ Irakur Kluba
Oroit larunbat huntan dela hilabeteko hitzordua mediatekan (14:30), hilabetean zehar euskaraz irakurritakoa aurkeztu edota besteak entzuteko balio duena.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Euskal jokoeri ateak zabalik
Senpereko Herri kirolak elkartearen ekimenez, euskal jokoeri buruzko ate idekiak iraganen dira, maiatzaren 1ean, Ibarrungo pilota plazan (9:00-12:00). Publikoa harremanetan sartzen ahalko da kirolariekin baita ere kirol desberdinen saiatzeko aukera ukanen dute, iniziazio moduan. Hurbildu goxoki, elkarte hunen aktibitatearen deskubritzeak merezi bailuke, ekitaldia urririk.
Familien Departamenduko...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Urruñarrak Pilotaren herri bazkaria
1926an sortu Urruñarrak Pilota elkartea 100 urte betetzen ari da aurten. Horren karira, ekainaren 13an, larunbatez, herriko ikastolak antolatu ehun urteurreneko herri bazkaria izanen da Iturbidea kiroldegiaren ganberan (13:00), eta Kuxkuxtu txarangak animaturik. Helduendako bazkaria: errusiar entsalada, entreskota eta fritak, gasna, euskal pastiza eta kafea. Edateko hautu zabala izanen da: sagarnoa, garagarnoa eta arno beltz,...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Tailer berri
CCAS edo herriko ekintza sozialen zentoak tailer berri batzu antolatzen ditu partzuergoan ASEPT erakundearekin eta Arditeia erretira etxeko baliabide zentroarekin. Ekintza horren helburua da estresa eta emozioen mekanismoan arrazoien ezagutzea eta osagarriaren zerbitzuan estrategia bat xutik emaitea. Tailerrak lau izanen dira. Lehena apirilaren 27ko tailerrean izan zen biziaren kalitatea, ongi izana, emozioa eta osagarriarekin loturak aztertzea. Bigarrena...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Koru kontzertua
Maiatzaren 2an (21:00), Kantauri koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzeak 10 euro kostako du 16 urtetik gorakoentzat.
Lore denda
“Les Fleurs de la Nivelle” (Urdazuriko loreak), oroz gainetik, bi tokiko ekoizleen historia da, Haizea eta Mélanie, loreak arreta handiz hazten dituztelarik urtaroen erritmoan. Jean Jaurès etorbidean jarririk, saltegia auzotegiaren berpiztean kokatzen da, nehoiz baino biziago eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016