Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
“Geroa eraikiz” lemapean 43. Herri Urrats
Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko aintzira besta giroan Seaskari laguntza ekarri nahian. “Laku Bat Orroka” abestiaren bideoklipak, Eñaut Castagnet-ek zuzendurikoak, gonbidapena zabaltzen dauku. Hemen aurkitu dugu lakuetako uretatik jalgitzen igela erraldoi bat, aurtengo “maskota” segurenik. Betiko egitarau aberatsarekin dugu hitzordua, animazio nasaiki leku desberdinetan....
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Irati Alcantarilla Hendaian irabazle
Irati Alcantarilla Urdanpilleta bertsolari urruñarra izan zen garaile Hendaiako Enbata gaztetxean apirilaren 27an jokatu zuten Hernandorena bertso sariketaren bigarren saioan. June Aiestaranekin batera, zuzenean sailkatu zen maiatzaren 9an Uztaritzeko Latsa gelan izanen den finalerako. Final horretarako hauek dira sailkatu diren bertsolariak: Nahia Etxeberri, Kattin Madariaga, Irati Alcantarilla, June...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegun arratsean iragan da kontseiluko biltzarra 23 hautetsi zirela tokian, bertze seiek boterea emanik zutela. Huna aho batez onartu gaiak:
Sute eta sokorrientzat erreferente baten izendatzea (C. Socodiabehere).
Zuzeneko zergen herriko batzordearen berritzea (16 titular, 16 ordezko).
Lehen haurtzaroko zerbitzu publikoaren kontu, frantses estaduaren diru laguntzaren ordaintzeko, Euskal Elkargoarekiko hitzarmena...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Odol ematea
Maiatzaren 15ean ostiralarekin (15:00-19:00), odola emateko parada izanen da Guy Poulou erabilera anitzeko gelan. Usaian bezala, aitzinetik hitzordua hartu behar da
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a Apirilaren 25ean, Lekornen iragan ziren Iparraldeko pala goma hutsa txapelketako emazteen finalak, eta Uhaldean-ek bi talde kalifikatu zituen: Anna Recalde eta Mila Martinon M22 kategorian, Lekorneko Airetik taldearen kontra, eta Amaia Maindive eta Ana Sarcou M19 B kategorian, Baigorriko Zaharrer Segi taldearen kontra. Gure bi taldeek irabazi zituzten haien finalak eta konfirmatzen dute gure pilota taldearen forma. Goresmenak haiei eta entrenatzaileei!
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Pilotako emaitzak
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Germaine Oihanburu 75 urtetan zendu da; herriko elizan izan da ehorzketa elizkizuna eta familiako hobian pausatzen da.
Maitatu dutenen doluminari juntatzen gira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016