Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Estatua Hendaiako dosierrak aztertzeko prest - Kontzertua - Hernandorena sariketa

Estatua Hendaiako dosierrak aztertzeko prest

Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig-Cottençon lehen auzapezordearekin batera, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefeta eta Mathieu Duhamel Baionako suprefeta errezibitu ditu Hendaiako lurraldeko erronka nagusien inguruko lan bilkura batean.

Etxebizitza eta finantza-orekak, segurtasuna eta langile kopuruaren indartzea, artamenduen eskuragarritasuna eta osasun-eskaintza izan dira aipatu diren gai nagusiak....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Eskubaloia - Heldu den aste hondarreko partidak - Mus - Pilota

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi dute Marmanden, 38-26.

Erregional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Orteseri, 30-19.

Hirugarren taldeak irabazi dio Lasseuberi, 42-34.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Périgord-en, 27-36.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Kostaldean, 28-24.

Bigarren taldeak galdu du Lucq de Béarn-en, 24-35.

Erregional mailan, hemezortzi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Atharri txapelketa joko berrin - “Bi arnas” dokumentala - Lore eta landare merkatua

Atharri txapelketa joko berrin

Esku Pilota zirkuituko joko berriko lehen txapelketa ginuen Itsasun iragan asteburuan. Ostegun arratsean jokatu dira bi finalerdiak. Lehen partidan Mathieu Ospital eta Andoni Iphar aisesko nagusitu zaiote, 40 eta 11, Eñaut Etxeberria eta Ellande Orhategaray bikoteari. Bigarren partidan berdintsu, Betti Gurruchaga eta Battitta Ducassouk aisesko irabazi dute, 40 eta 15, Etcheverry eta Saint-Paul-en kontra.

Eta finala zen beraz igande...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Faxismoaren kuntreko egüna

Maiatzaren 8an Pitxun faxismoaren kuntreko egüna date. 13:30etarik goiti, merkatüan libürü, aldizkari, jauntsi, pegatina... Üngürüko eragileen materialarekin.

Ondotik, mahain üngürüa: “Atzo eta gaur faxismoaren kuntre borrokatü”, leküko eragileekin. Ützülpenak segürtatürik dirate. Horren segidan “Munstroak ateratzen direnean” dokümentala date, Europako faxismo berria eta haren kuntreko borroka dütü aipagei. Azpititülüak eüskaraz eta frantsesez.

Hunki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Lezeak - Abisu - Herriko zentro soziala - Pilota

Lezeak

Sarako lezeek plazer handi batekin prestatzen diote lekua Xabi Berrouet-i, bere “Sara lañopean” argazki erakusketa egiteko, maiatzaren 4tik 17a arte. Baratzezaina da, bainan maite du argazkiak ere egitea eta horiek ikusita, ohartuko gira argazki horiek zein ederrak diren Sarako mendiak eta eremuak lainopean. Bertzalde, ez ahantz Pontx pailazoarekin badirela bisitak maiatzaren 11n, 18an eta 25ean. Pontx pailazoak bisitariak agurtu ondotik, lezearen bisitari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Ordezkaritzak

Herriko Kontseiluak jakinarazten du ibilmolde berria abiatuko duela, lana partekatuz hautetsien artean.

Huna beraz nola banatuak izanen diren sail desberdinak:

Auzapeza: Xole Aire.Axuanta: Claude Martinez.

Ordezkaritza desberdinetan partaide izanen dira biak, baita Euskal Elkargoko eta Garazi Baigorriko poloko ordezkari, buxeta, bide eta arbola lepakatze sailen arduradun.

- Badira lau ordezkaritza:

- 1. Hirigintza (urbanismoa), Tokiko Hirigintza Planoa (PLUI...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016