Mundu zabalean | 2022ko Azaroaren 10a
Esperantza berpiztu da Brasilen azken hauteskundeetan. Joan den igandean iragan zortzi den presidente hauteskundeetarako bigarren itzulian, Jair Bolsonaro eskuin muturreko presidentea kanpo emaitea erreusitu du Langileen Alderdiko Lula hautagaiak. Emaitzak uste baino tinkoagoak izan dira eta bozetako ontzietatik Brasilgo jendartearen bipolarizazioa sekulan baino azkarrago agertu da. Nahiz eta Hego Amerikako mugimendu sozialen berpizkundea indarberriturik atera den hauteskunde hauetarik, jokatzek
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Fernando Prado izendatua izan da Donostiako apezpiku kargua betetzeko. Jose Ignacio Munillak duela zenbait hilabete utzi zuen lekua hartuko du. Prado Bilbon sortua da 1969an eta euskara mintzatzen du. Teologiako irakaslea eta kazetaria da. Zenbait iturriren arabera, Frantzisko Aita Sainduaren hurbilekoa da.
Izendatua izan ondoan egin duen lehen agerraldian, Elizak dituen erronka zailak ukan ditu aipagai, bertzeak bertze, fedearen transmisioa. Ildo beretik, hitzez hitz adierazi du...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Ukrainako Sofia Camber Choir abesbatzak irabazi ditu Tolosako Abesbatza Lehiaketako 53. edizioaren sari nagusiak. Polifonia eta folklore sailetako ganbera abesbatza hoberenaren sariak eskuratu ditu, Kutxaren Sari Nagusia eta entzulegoaren saria ere bai.
Olexii Xamritski koru-zuzendariak azaldu du lehen aldia zela abeslari guziek elkarrekin kantatzen zutela Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik. Alabaina, zenbait kide Austrian bizi dira orain, errefuxiatu gisa eta haiengana joaten omen zen...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Auzitegi Nazionalak hirugarren graduak baliogabetzen
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren gradua emana zion Mikel San Argimiro euskal presoari, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak erabakia baliogabetu du, Fiskaltzak ezarria zuen helegitea onartu ondoan. Horregatik, San Argimiro Martuteneko presondegira itzuli da. Badu 20 urte eta erdi preso dagoela, 2021eko hastapenean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Gauza bera gertatu da Aitor Esnaola...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile eta dibulgatzailea zendu da 90 urtetan. Durangon sortua zen 1932an.
Zugazak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Hark sustatu eta zuzendu zuen Durangoko Euskal Liburu eta Disko azoka, bere lehen zazpi edizioetan.
Euskara sustatzeko "Euskera-zaleak" elkartearen sortzaileetako bat izan zen, bertze hainbat ekimen ere haren parte hartzeari esker abiatu ziren, hala nola Kurutziaga Ikastola, Ezkudiko Erakusketa Aretoa, Durangoko Arte eta Historia...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Euskal Autonomia Erkidegoko 14 erakundek eta elkartek bide segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko hitzarmena sinatu dute azaroaren 4an. Jaurlaritzak, hiru Aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako Udalek eta hainbat erakundek, 17 engaiamendu hartu dituzte bideko ezbeharren ondoriozko heriotzarik eta zauri larririk gabeko jendartea izatera heltzeko.
Jaurlaritzaren arabera, finkatu berri den hitzarmena Euskadiko Bide Segurtasunaren eta mugikortasun seguru, jasangarri eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016