Ba ote dakixu? | 2022ko Azaroaren 03a
1974ko apirilaren 25ean, goizeko 4etan, soldadu jazarleek (ehun bat kapitainek kudeatzen zituztenak) Lisboa kontrolez josi zuten. Leku estrategikoak errexki hartuak izan ziren: irratia, telebista, aireportua eta herrialde militarraren kuartel nagusia. Indar Armatuen Mugimenduaren (MFA) komunikatu batek, irratian hedatua izan zena, "ekintza segida" bat piztua izan zela "herria libratzeko" abisatu zuen jendetza. Salgueiro Maia kapitainaren tropek Terreiro do Paço plaza, non Barne eta Defentsa mini
Euskal diaspora | 2022ko Azaroaren 03a
BUENOS AIRES, ARGENTINA. Argentinar hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxean hitzaldia emanen du ortzirale huntan Beñat Çuburu-Ithorotz ikertzaile hazpandarrak 'Emigrazioa Latinoamerikara Iparraldeko Hazparnetik' izenburupean, 'Hitza hitz: Palabra de vasco' dokumentala eskaintzearekin batera. Ondotik Avellanedako hilerri-ondareko ikertzaile Agustín Eduardo Wieckiewicz-ek 'Catalina eta Avellanedako hilerria' hitzaldia emanen du, izan ere Buenos Aires hiriburu ondoko hilerri...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a
Aurten San Frantses kolegioak eta lizeoak nafartar zonbait errezebitzen dütü, beste urtez bezala.
Horietan, elebidunak. Algarregin gure eüskara aberasten dügü. 4.eko Mikel, Xabier eta Nahiari galdegin dügü zer den heienhelbürüa. Mikelek ikasi nahi dü modu berri batez, Nahia bere burasoetarik hürrüntü nahi da eta Xabierrek aldiz esperientzia berri bat egin nahi dü. Hiruak ados dira erraiteko barnetegia izigarri untsa dela lagün berrien egiteko. Maite düte nahasketa hori...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a
Seigarreneko ikasleek Adoenia zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute, urrian zehar.
Talde ttipi bakoitzak ordu bateko saioa ukan du, aldiro bi hezitzailerekin eta bi gaien inguruan: errespetua eta bortizkeria.
Hezitzaileekin puntua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da. Ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu dituzte.
Egunekotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte, orain ukan...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a
Donibane Garaziko Jai-Alaiak errezebitu du lehen aldikoz bertsulari xapelketaren finalaurreko bat iragan larunbatean, 1.350 bat entzule bilduz pilota plaza eder horretan. Sei protagonistak aritu dira beren hoberena emaiten gidari zutela Zihara Enbeita (hemen askotan ezagutu dugun Jon Enbeitaren alaba). Puntuatu gaietan saioa halere doi bat motel abiatu da. Gaietan denetarik bazen adibidez zortziko handian Asier eta Aitor jatetxe baten jabe prezioen igoerarekin borrokan ari behar; Amets eta...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Bi aste lehenago bezala, berriz ere frantses telebistako bigarren katean mintzatu zauku Emmanuel Macron eta oren batez segurik! Gisa batez biziki untsa hori, hola, untsalaz, hobeki jakiten dugu zer dion hartaz eta huntaz, zertan den eta zeri buruz ari. Ez ahal dugu halere aste guziz edo bi astetarik bederen gisa bereko predikua entzun beharko, hain luzaz eta beti hizlari berarekin, badira hain segur laster nardatuak litazkeenak. Horiek hola, aldi huntan, hitzaldia ez bazen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016