Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Iktusaren eguna

Larunbatean, urriak 29an, Iktusaren Munduko Eguna zen. 2021ean, Euskal Autonomia Erkidegoan eritasun horren 11.700 kasu izan ziren, gure jendartean emazteen lehen heriotza kausa da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat, lehentasuna da eritasun horren aurkako borroka, gaitza pairatzen duten pertsonen batez besteko adina 75 urtekoa da. Azken bost urteetan, zehaztu du jaurlaritzak, Euskadin 55.000 bat iktus kasu antzeman dituztela. %45 emazteek jasan dituzte eta %55...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Lau mila lan postuko lan eskaintza

Iñigo Urkullu lehendakariak 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du, Hezkuntza alorrean. 4.000 horiei aurretik jakinak ziren 3.000 gehitu behar zaizkie. Beraz, ikasturte honetan, 7.000 postu eskainiko dira. Eusko Legebiltzarran, Euskal Eskola Publikoaren "funtsezkotasuna" bermatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriei buruz galdetu dio Elkarrekin Podemos-IUk Urkullu lehendakariari, orduan egin du iragarpena.

Urkullu lehendakariak segurtatu duenez, "eskola publikoaren...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a

ERNA ERNAUX!

Emaztea sutan daukat, eta ez baitezpada eneganako amodioz. Jakingo duzue literaturako Nobel saria aurten frantses bati eman diotela. Hamaseigarrenean agidanez idatziko luke Andu Lertxundi idazleak. Espero genuen Houellebecq, Kadare edo Rusdiek eskuratzea, baina tirrit, 16. frantses saritu hau emakumea da, hain zuzen ere Annie Ernaux izeneko 82 urteko andere izkribatzailea. Berria ikasi orduko ene ezkontidea desafioka hasi zait, ikusi! eta bazauzuka! Ezin isilarazia nuen eta sukaldetik...

Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 27a

Naturaren Eskubideak

Jendeak bezala, ibaiek, oihanek eta espazio naturalek lege mailan zaintzen ahal diren eskubideak badituztela pentsatzeak egiten du bide. Azken hamarkadan jatorrizko populuen inguruan garatu diren testu juridikoak, pixkanaka beste herrietara pasatzen ari dira. Naturaren eskubideak definitzeko eta onartzeko iraultza isila hedatuz doa. Europako lurraldeetan lehen urratsa egin da, joan den hilabetean, Espainiako Murtzia aldeko ur-langa baten eskubideak ezagutuak izan baitira parlamentuan. Interesa

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a

Arabako Mahastiak sor-marka

Arabako Mahastiak sor-marka baimendu du Eusko Jaurlaritzak eta baimena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean agertu da, urriaren 18an. Jaurlaritzaren onarpen hau behin-behinekoa da, azken hitza Europako Batzordeak baitu, baina anartean, izendapen honen pean aritzen ahalko dira sotoak.

Haatik, upategiek 2024a arte igurikatu beharko dute sor-marka berriaren pean arnoa saltzen hasteko, aurtengo uzta jadanik bildua baita. Arte horretan, Errioxa izendapena erabili beharko dute beren...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak

Nafarroako Gobernuak 5.748 milioi euroko aurrekontu proiektua onartu du 2023rako, aurtengoa baino %9 handiagoa. Sekula izan den aurrekontu handiena izanen da, eta erdia baino gehiago gastu sozialetara bideratuko da.

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eman ditu xehetasunak, erran du ongizatea bermatzea eta ekonomia sendotzea direla aurrekontu proiektuaren helburuak.

PSN, Geroa Bai, Podemos eta EH Bilduren arteko hitzarmenak ahalbidetu du 2023rako aurrekontu proiektua...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016