Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Aldi bat baino gehiago, Macron arizan da giro goxoago baten sustatzerat bainan, eta bat-batean nolazpait, solas idor asko ere erabiliz macrontiar ez direnen kontra. Beste alderdiak apalduz, azkarki apalduz, bazter nahasleak direla! Legebiltzarrean diren hautetsi ezkertiarrek aditu dituzte berenak eta eiherako asto beltxarenak, eskuinburukoek ere ba, aldiz dena lausengu "errepublikano" delako eskuindarrentzat, kasik iduri bera ere heietarik dela! Ez zen batere hola mintzo duela zonbait...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Bulta huntan azkarki erabiltzen da hitz hori, hautsi-mautsi! Iduri du denek beren gustukoa dutela! Bainan denen buru zer da hautsi-mautsi bat? Zuk urrats bat egiten duzu besteri buruz eta bestek urrats bat zuri buruz. Salbu hara, frangotan zuk urrats ttipi bat egiten duzu bainan igurikatuz bestek handia eginen dutela. Eta bestek gisa bereko bidea hartzen dute! Azkenean, norbaitek ba ote du hautsi-mautsika sanoki artzeko gogo handirik? Bakoitxak bere hura baizik ez ikusi nahi! Halako joko...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Margolari guziz famatua, Pierre Soulages zendu da joan den aste hortan. 103 urte bete beharrak zituen heldu den hilabetean, Eguberri bezperan. Rodez hirian sortua eta beti biziki atxikia egona eskualde horri. Rodez aldeko herri-elkargoari utziak funtsean bere obra andana gaitza. Bost ehun bat bilduak duela zortzi urte Rodez hirian berean omenaldi gisa eraiki erakustegi ederrean. Azkarki lagundu ere du, handik berrogoi bat kilometrotan, eskualde berean beraz, Conques herriko...
Gogoa hazi | 2022ko Azaroaren 03a
Berria erori da. Nola bonba batek etxea zapaltzen duen, ala berriak lehertu du ama, zapaldu du aita, zafratu du familia, harritu lagunak. Zure alaba istripuz zendu da. Zuen laguna hila da. Haren boza ez duzue gehiago entzunen, haren irribarrea gehiago ikusiko, haren begitartea gehiago goxatuko.
20 urte zituen, 22 urte zituen, 15 urte zituen, 17 urte zituen, 24 urte zituen.... Bideko istripuetan hil diren gazteen zerrenda ezin jasangarrizko luzea da 2022an. Irratietan, kazetetan,...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a
Milako bat presunek manifestatu dute Tuteran, "Hordago" ekimenaren deiari jarraikiz euskararen alde, euskararen zonifikaziok gure hizkuntza diskriminatzen eta baztertzen duela aldarrikatzeko "Beratik Kortesera gora euskara" oihukatuz. "Ez da aski erraitea euskara alemana edo frantsesa bezain errespetagarria dela, ez da Nafarroarik euskararik gabe, ez eta euskararik Nafarroa gabe".
...Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a
Odieta ibarrak, Nafarroako kooperatibaren makro behitegiaren proiektuari ezezkoa emanen dio, Madrilgo gobernuak prestatzen ari duen dekretuari buruz. Honen arabera, proiektuak 850 behi buru gorenaz hazi behar luke. Caparrosoko behitegi erraldoia kudeatzen duen kooperatibak ezezkoaren kontrako deia aurkeztu du, auzitegian erranez lurralde basamortuari bizitza gehiago ekarriko diola, 250 lanpostu sortuz eta milioika dirutza inbertituz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016