Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Bidelagun: Baztanen adinetako jendeen zerbitzurako

Ezinduak edo gutituak diren adinetako jendeen zerbitzurako, Bidelagun ekimenak nahianteri dei egiten die. Jende horietaz arduratzeko ala laguntzeko, nahiant bakoitzak aukeratzen ahalko du zer nolako laguntza ekarri nahi duen eta zein herritan. Laguntza molde asko ekartzen ahalko ditu: adibidez, autoz egin zerbitzuak, bakardadean bizi direnei konpainia egin, kafea hartu, egunkaria irakurri, erosketak edo ibilaldiak egin eta beste. Bidelagun egitasmoak bilkurak egin ditu Baztan lurraldean bere...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Elkar: 50 urte

1972an Baionan hogei gazte elkartu, Hegoaldetik beste hogei bat, hala hasi zen Elkar, apurka euskararen ardatzean kultur industria martxan jartzen. Zailtasunak eta erasoak ukan dituzte 50 urtean, baina proiektua handitu eta, sortzaileen ustez hastapenetako ideiei jarraikiz egin da bidea.

...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Xaretan - mugalariak edo "Fazeriak"

Bera eta Etxalar Nafarroan, Azkaine, Sara, Urruña eta Biriatu Lapurdin, auzapezek eta hautetsiek erreberritu dute 36 mugarriaren gunean, Sara eta Bera artean, mendiko alhagien kudeatzeko aspalditik sortua diren "fazeriak" (bi herriren edo gehiagoren arteko mugako larre-lurra erabiltzeko ituna): behi, zaldi, ardiak, muga larre horietan alhatzen ahalko dira mugarik errespetatu gabe. Aldiz ahuntzek ez dute alhatzeko baimenik eta ezkur urteetan, urdeak urte...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

ULMA taldea, Mondragon Taldetik ateratzeko aztertzen ari da

Irizar taldea eta AMPO enpresa kooperatiba, 2008an Mondragon Taldetik atera ziren. Orain ULMAz asmo berarekin dabil. Orona kooperatiba ere aukera bera aztertzen ari da, abenduaren erdialdean kontsultatuko ditu kooperatibistak. ULMAk eta Oronak desadostasunak dituzte Mondragon Taldearekin, bereziki Taldeak 2016ko uztailean egin zuen kongresutik landa. 61 urte ditu ULMAk eta 5.500 langile. Urtean, salmentatan, 900 bat milioi euro fakturatzen ditu.

ULMAk langileak informazio bilera...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Kepa Junkera

2018ko abenduaren 5ean, Kepa Junkerarentzat betiko dena aldatu zen, bai eta haren ingurukoentzat. Egun horretan, herri musikari ospetsuak Belgikan iktusa ukan zuen, kontzertu itzuli bat egiten ari zela. Kasik lau urte geroago, errealitate berrira egokitzeko errekuperazio prozesuan aurrera jarraitzen du Junkerak urratsez...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a

Suteak

Bero handien eraginez, Bizkaian piztutako hiru oihan suteak itzalita gelditu dira, 55-70 hektarea kiskali ondoan Zugaztietan (Trapagaran), Berangon eta Larrondoen (Loiu) piztu dira, lehorreko taldeek eremuetako ingurua freskatzen eta zaintza lanak egiten jarraitzen dute, berpiztea saihesteko.

Azken egunetan, tenperaturak 30 graduren inguruan ibili dira, hego haizea bortitz dabil eta lurraldea biziki idorra da. Testuinguru horretan piztu dira hiru suteak. Itzaltze lanetan, hegazkinak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016