Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Immigrazioari eta integrazioari buruzko XII. jardunaldiak hasi dira, urriaren 20an, Bilbon. Hastapeneko ekitaldian parte hartu du, bertzeak bertze, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak eta migrazio politiken inguruko eskumenen transferentzia galdegin du.
"Euskal harrera eredua indartzea" izanen da Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak heldu den urterako finkatua duen zeregin nagusia, horretarako 9 milioi eurotik 15 milioiraemendatuko du...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Aitzineko asteko Herria artoski irakurri dutenek badakite zein izan diren 2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak: Maite Mutuberria, Leire Bilbao eta Uxue Apaolaza. Urriaren 21eanjakitera eman da nork irabazi dituen Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz sailetako sariak. Lehen hiru kasuetan bezala, aldi honetan ere saridun guziak emazteak izan dira.
Hona irabazleen zerrenda eta obra bakoitzaren...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Ikerlan teknologia zentroa Mondragon taldeko enpresetako bat da eta aspaldian ari da teknologia berriak ikertu eta garatzen. Ildo horretan, Digilab egitasmoa abiatu du, industriarako teknologia digitalen laborategi espezializatua. Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan dagoen gunerik aitzinatuena da, Arrasaten aurkitzen da. Azpiegitura honek bere ikerketak eramanen ditu, bertzeak bertze, elkarlaneko robotikan, ziber-segurtasunean, adimen artifizialean, 5G komunikazioetan, segurtasun eta...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Euskararen zonifikazioari buru egiteko xedez Nafarroan sortu den Hordago! Herri-ekimenak manifestaldia egin du Tuteran joan den larunbatean. "Zonifikazioari hordago! Gora euskara, Cortesetik Berara" lemapean egin dute protesta, Tuterako Plaza Berritik abiaturik, euskararen zonifikazioak nafarren artean dakartzan diskriminazioa, desberdintasun eta desadostasuna salatzeko
...Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
1936an Hernanin fusilatuak eta hilobiratuak izan ziren gipuzkoarren aldeko oroimen ekitaldia egin dute joan den larunbatean, "haien oroimena eta duintasuna berreskuratzeko.
Kasik 200 gipuzkoar fusilatu eta dokumentatu gabe hilobiratu zituzten 1936ko Gerla Zibilaren testuinguruan Hernanin. Ekitaldian azaldu duten bezala, Ondarretako espetxera eramaten zituzten preso eta handik Hernanira, fusilatu eta ehorztera.
Preseski, biktimen oroimena bizirik atxikitzeko, Hernaniko hilerriko...
Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 27a
Segitzen dut aitzineko bi aldietan (Herria 3651 eta 3656) abiatu hausnarketarekin, beti Joseph Moingt teologoaren "geriza" pean. Eta galdera liteke gaurkoan zehazki: nolako kristauak behar ditu Elizak bere etorkizunerako?
Gaur egun anitz otoitz egiten da elizetan bokazionen alde eta anitzetan entzuten da deus ez litekeela apezak errekrutatzea baino garrantziagokorik, zeren eta, apezik gabe, ez liteke ez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016