Orotarik | 2022ko Uztailaren 14a

Itsas Bazterretik: Uda besta mozorrotua!

Ekainaren 10ean, goizeko kurtsoen ondotik, kanpoko eremua hasi da koloreztatzen jateko pausa denboran.

Arratsalde berezia ikasleei antolatua izan zaie: "Uda besta mozorrotua!". Ikasle bakoitzak ekarri zuen bere mozorroa, arratsalde alaitu honetan parte hartzeko! Jolas eremuan joko desberdinak instalatuak izan zaizkie hala nola: espartin lehiaketa, zumo lehiaketa, egurrezko mahai joko erraldoiak eta mega babifuta! Joko guztien denboran, nahi zuten ikasleek dantza iniziazioan parte...

Orotarik | 2022ko Uztailaren 14a

EAJ-PNV: Herri Biltzar berria

Peio Etxeleku, Kanboko hautetsiak eta Ipar Euskal Herriko EAJ-PNBko presidenteak, alderdiko kide batzuekin eman prentsaurrekoan, Lapurdi barnealdean "Herri Batzar" taldea osatu dela berria zabaldu du. Gaur-egun 5 "Herri Biltzar" daude, Hendaian, Bidasoan, Donibane Lohizunen, Ipar Lapurdin eta Baxe Nafarroa-Zuberoan.

Lapurdi barnealdean, Sara, Azkaine, Kanbo, Uztaritze, Senpere, Hazparne, Mugerre edo Ahurti bezalako herriek, kostaldeko edo barnealdekoekin ikusita, kezka ezberdinak...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 07a

Eskozian independentziari buruzko erreferenduma?

Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma antolatu nahi du. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak ekainaren 28an bere parlamentuan egin agerraldian iragarri du 2023ko urriaren 19an Britainia Handiko independentziari buruzko kontsulta-erreferenduma egin nahi duela.

2014ko erreferendumean egin galdera berdina litzateke: "Eskoziak herrialde independentea izan behar ote du?"

Azken erreferendumean, hautesleen %55ak independentziaren kontra agertu ziren. Garai hartan...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 07a

Savoia Garaian: elur-gunearen etorkizuna

La Clusaz, Savoia Garaiko departamenduan kokatzen den mendi herria da, elurretako gune bezala ezagutua. Bizi-erritmo gogorra zuen, 1960ko hamarkadan "Elur Planaren" laguntzarekin, larreen lurralde batetik eskiatzeko gune bihurtu zen. Estatuak bultzaturik, garapen-lanek altuera handiko estazioa agertzea ekarri zuen. Helburua zen neguko turismo masiboa garatzea. Aldaketa horrek herritarreri bizitza egoera zail batetik oparotasuna ekarri zion.

Maluruski, gaur egungo egoera ez da...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 07a

Planetarentzat haur gutiago?

Nazio Batuen Erakundeko "Inkesta Demografikoen Institutuak", munduko populazioari begira inkesta egin du, bereziki sortzeeri buruz. Laster planetan 8 miliar jende gintezke, 12 urtez miliar bat herritar gehiago. 2100. urte arte populazioa goratuz joanen da, 11 miliar jende arte.

2019an, emazte bakoitz, sortzeak 2,5 haurrekoak ziren, 1950ean 5ekoa eta 1990ean 3,2 zirelarik, apalduz segituko du 2,1era heltzeko. Txinan eta Europan 1,6koa da. Kontinente guziak kontatuz, batez-beste, 2...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Nafarroako suteak

Eragin kalte larriak

Joan den asteko sute handiek eragin kalteak ari dira neurtzen dagoeneko: 12 milaz goiti hektarea oihan eta 2.257 hektarea alor eta uzta kiskailiak, horietan 2.000 ha zereal eta bereziki ogi bihi, 86 ha fruitu idor landa, 3 ha olibo eta 2 ha mahasti. Gobernuak gune katastrofiko bezala sailkatu ditu: Oraibarko eskualdea, Galipentzu, Tafalla, Legarda, Arguedas eta San Martin Unx ala Uxue. Ximistak piztu du sute andana, halaber laborarien tresneriak....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016