Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 07a

San Fermin, Oinatz Bengoetxea, 111 urte, Corpus, Txipli eta Nancy Zubiri

SAN FERMIN. Euskal Herriaz gain, Diaspora osoko hamaika euskal eta nafar etxek ospatuko dituzte, urtero bezala, aste huntan eta datozen egunetan Sanferminak, gisa batean edo bestean, Estatu Batuetarik Patagoniara, Shanghai edota Venezuela, British Columbia eta Sydneyraino. Zorionak hemendik guzier, gustuan ospatu, ondarreko bi urteetako idorraldiaren ondotik beti ere zuhur eta kasu emanik!

OINATZ BENGOETXEA. Erretreta hartzeko tenorean pilotari...

Orotarik | 2022ko Uztailaren 07a

Itsas Bazterretik: bukaerako ateraldia!!

Urtero bezala, ikasturteari amaiera emateko eta datorren urtean kolegioan jarraituko ez duten ikasleei agurra egiteko, ekainaren 10ean, ostiral goizez, ateraldia antolatu dute IEP dispositibotik.

Amaiur Alfarorekin berriz ere, baina oraingo honetan buia tiratua (bouée tractée) delakoan ibili dira.

Aktibitatea ondotik, sartu dira "uda besta mozorrotua" ekintzan parte hartzeko.

Esperientzia bikaina talde bikainarentzat!

Mila esker!!

...

Orotarik | 2022ko Uztailaren 07a

Haziak Dantzan

Maiatzaren 31n, Euskal Haziak elkarteak, egun berezia antolatu du Errobi lurraldean. Lehen aldikoz, topaketa arratsalde bat proposatu dugu, 2 kolegio eta lizeo baten ikasleeri. Helburua sinplea zen, zubi bat eraikitzea eta harremanak sortzea, kolegioa utziko duten eta jadanik lizeoan diren gazteen artean. Uztaritzeko lizeoko jantegian eguna hasi zen, han bazkaltzeko gomita ukan zutelako kolegioko ikasleek, baina momentu horretan nahasketarik ez, bakoitza bere xokoan egon zen. Jan eta gero,...

Orotarik | 2022ko Uztailaren 07a

"17 fraile beneditano aldudarren historia" (18/21) Pritxiaineko Arnaud Laxague eta Mentako Theophane Ardans

Urteak jin urteak joan, gure aldudar beneditanoak xahartu ziren: Beloken hil ziren Jean-Baptiste Bidondo Gortairukoa 1942an, Raphael Ardans Mentakoa 1946an, Arnaud Laxague Pritxiainekoa 1964an eta Theophane Ardans Mentakoa 1966an, honek Jerusalemen 50 urte iragan ondoan.

Orotarik | 2022ko Uztailaren 07a

EPELONDO: SAN FERMIN

Aurten, argiki, jendeak badu tinko eta trinko metatzeko gutizia. Bi urte pasatu dira gorputzen arteko distantziak zaindu beharrean, maskara muturrean eta txerto agiria mugikorraren pantailan jostari maltzur. Korrika, jendetsua izan da, Herri Urrats bero-beroa alde horretatik, batean eta bestean, izerdi usainak eta frintzak ikara. Herrietako bestak ere hasiak dira, Donibane Lohitzunekoak, Hazparnekoak, Hiriburukoak eta zerrenda luza nezake nahi bezainbat. Berehala hor ditugu San Ferminak, eta...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 30a

Ospitalea krisi larrian

Badu zonbait denbora jada entzuten dugula osagarri sistema zailtasunetan dela, bainan azken hilabete hauetan eta bereziki uda hastapen huntan egoera larritzen ari da.

Ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan ezin dute gehiago lana ongi egin. Langile eskasian direlako oheak hesten ari dira eta gelditzen diren langileek, ahal duten guzia eginik ere, jendeen beharreri ezin duteihardetsi.

Europako Herri anitzetan tentsio egoera berdina senditzen da. Noiz artesegitzen ahalko da manera...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016