Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 30a

Izigarriak!

Zinez izigarriak izan dira Frantzia behere hortan bizpahiru egunez segidan ortziek eta harriak egin dituzten makurrak! Zernahi etxe fundituak, teilatuak airean joanak, kalte gaitzak landa eta mahastietan, lekuka urak itsuski ateratuak, eremu handiak estaliz! Askoren arrangura, hoinbeste gastu ba-eta asurantza-etxek ez ote dituzten beren urte-sariak emendatu beharko, aurten ez bada heldu den urtean.

...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 30a

ESPERANTZA

Esperantza lau urteko neska ttipi bat da. Xuriz bezti da eta izar batekin jostatzen da. Geroa eskutan duen neska ttipia Esperantza!

Zenbait aste hauetan, Herria kazeta huntan, Mikel Erramouspek kondatzen dauku 17 frailebeneditano aldudarren historia. 17ak Aldudetik ateraiak eta memento berean, fraile horietaz bertzalde, bazen Alduden anitz apez eta serora! Bai, bazen anitz bokazione Alduden!

Mikelek erakusten dauku aldudar seme horiek, munduan zehar, zer bizi emankorrak...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Gure memorioa, zuen historia

"Louis Joinet" institutuak "Gure memorioa, zuen historia" titulu pean, Baionan, Uztaritzen eta Baigorrin, ekainaren 30ean, uztailaren 2 eta 3an hitzaldi eta dokumental proiekzioak proposatzen ditu.

Ekainaren 30ean (ostegun huntan), Baionako Atalante zinegelan (20:30) "Ez gehiago istoriorik konta" Ferhat eta Carole Mouhali bikote zinegilearen historia da kontatua. Ferhat aljeriarra da eta Carole frantsesa, biak Aljerian sortu dira. Beren haurtzaro osoa Aljeriako...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Euskaltzaindiaren ihardukitzea azterketak euskaraz

Brebeta eta baxoa ikasleek euskaraz iragan ditzaten, Euskaltzaindiak ekimen batzuk eraman ditu azken hilabete hauetan:

2022-02-03: Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatzen die kolegio bukaerako brebeta eta lizeo bukaerako baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten Adierazpena idatzi zuen eta Euskal Herriko komunikabideei igorri.

Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Irakurlea mintzo: Axular eta sorginak

Asko lekutan irakurria dut eta zuen astekarian ere azkenekoz, ekainaren 2ko alean Mandiok sinaturik, Axularrek sorginez deus guti izkiriaturik utzi ziguna.

Hori ez da guztiz hola, eta egiari zor dudarik gabe erran genezake hor beheitiago doakizuen ahapaldia osoki gure Pedrorena dela, nahiz Esteve Materrak bere liburuaren 1617ko edizioan agerturikoa izan eta beraz Materrak berak sinaturik agertzen zaigun. Haurrentzako egin lehenbiziko edizio horretan, oraintsu arte ezezaguna zitzaigun...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Epelondo: KEKE

Jokoak eginak dira, bost urteetarako, nahiz eta jende gutxi agertu den bozka bulegoetara. Frantziako Asanblea osatua da. Baina Jupiterrek, zainaldi zakar batean, guztia birundaka bota dezake, 1997an Chirac zenari garesti atera zitzaion disoluzio moduko zerbait eginez. Dagoeneko, alderdi bakoitzak bere ardiak kontatzen ditu, zauriak sendatzen eta galtzearen ahalkeak irensten: Melanchon ez da lehen ministro izanen, Macronek ez du maioria absoluturik eta Le Pen bere...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016