Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Salbatore Mendaur

Mendaur gaineko ermita estreinatua izan zen 1692ko agorrilaren 3an, bainan behin baino gehiagotan ekaitzak kalteturik erreberritua izan da. Martín de Cortejarena, Iturengo erretorrak eraiki zuen inguruko uztak aro txarretik zaintzeko. 1981ean Agustin de Lezo Iruñeako apezpikuak lurrera botatzeko ordena eman zuen. Baina herritarrek ez zuten obeditu. Jose Joakin Sagardia erretoreak, auzoko lagun batzuekin, teilatua desegin, aldarea eta ateak xehatu zituen. Bainan 1963an herritarrek berriz...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Iberdrolak irabazi itzelak

Argi indarraren prezioa azkar kariotzen ari bada, familien kaltetan, Iberdrola argi indarra ekoizten eta hedatzen duen Bilboko enpresak, etekin onak atera dizkio gaurko egoerari. Sanchez Galan zuzendariak jakinarazi dio biltzar nagusiari etekin garbia 4.000 eta 4.200 milioi eurokoa aurre ikusten duela. Irabazleak ez dira noski bezeroak izanen bainan bai akziodunak. Galanek jakitera eman du lurraldeari 10.000 milioi euro ekarriko dizkiola enpresak euskal ekonomiari, inbertsio eta soldaten...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

"Aita Mari" ontzia, Siziliako bidean

Gipuzkoako Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen "Aita Mari" ontzia Siziliara buruz (Italia) doa. 112 pertsona daramatza, baina ez du oraindik porturatzeko baimenik eskuratu, nahiz eta kapitainak eskaera egin eta tramite guziak bete.

...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Makina erremienta azoka

Makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokak ateak hetsi ditu, 35.000 bisitariko balantzearekin. 2018an, pandemia aurretik, ospatutako azken edizioan baino 7.000 gutiago izan dira. Antolatzaileak pozik agertu dira, hitzorduak arrakasta ukan duelako eta lan ona egin delako azoka baitan: guzira 28 herrialdetako 1.436 marka erakusketari izan dira.

Astean zehar, 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago proposatu zaizkie, 35.000 bisitari ingururi. 51 herrialdetatik...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Suteak Nafarroan

Aspalditik gertatu ez diren suteak piztu dira Nafarroan, idorte eta beroaren eraginez. Zenbait hiritan bizitegiak hustu behar ukan dituzte. Nafarroa erdialdean hamabost sute piztu dira gutienez, Ezkaba menditik Valtierraraino. Ondorioz Nafarroako Gobernuak suteen larrialdietarako eta babes zibiletako plana aktibatu du, larrialdi zerbitzuek gaua sua...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Lehenetsiko dituen hiri eredua eskatu dute Donostian

"Donostia hiria herritarren beharrek gidatua eta ez kapitalaren interesek" aldarrikatu dute 2.000 lagunek baino gehiagok, Gipuzkoako hiriburuan. Hiriko 46 eragilek deitua zuten manifestazioarekin bat egitea. Mugimendu horiek hirian bogan dagoen ereduak kezkatuta elkartu dira. Udal gobernua sustatzen ari den ereduak ondorio "gero eta kaltegarriagoak" eragiten dituela herritarren bizi baldintzetan adierazi dute. "Etxebizitza larrialdia", "ekonomia eredu prekarietate zale", "kalearen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016