Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 16a
Joan den astean, ekainaren 8an, Europako Parlamentuak erabaki azkar eta adierazgarria hartu du: ezantzarekin edo dieselean ibiltzen diren auto berririk 2035etik goiti ez da gehiago salgai izanen. Urrats sinbolikoa baino gehiago, jende gehienak hunkituak girelako. Bainan karbono neutralitatera heltzeko bidean beste urrats anitz egin beharko dira. Egun berean Euro-deputatueri presentatuak izan diren beste lege testuak baztertuak izan dira, hautetsi gehienentzat ez zirelako aski urrun joaiten.
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Europako Batasunaren Klima Aldaketara Egokitzeko Misioan parte hartzeko hautatua izan da Euskadi. Berri hau jakinarazi du Europako Batzordeak Bruselan, misio hau gauzatzeko hautatuak izan diren lehen eskualdeen zerrenda argitaratzean.
Aitorpen honen ondorioz, klima-aldaketara egokitzeko praktika-komunitate batean sartuko da Euskadi, hautatuak izan diren bertze eskualdeekin batean. Gisa honetan, bertze eskualde eta erkidego batzuekin ezagutza eta esperientzia partekatzeko parada ukanen...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Aranzadi zientzia elkarteak eta EHUk ikerketa bat eraman dute elkarlanean, Txabi Etxebarrieta ETAko kidearen heriotza-baldintzak aztertu nahian. Egin duten txostenaren ondorioak aurkeztu dituzte joan den astean.
Etxebarrietak hil zuen Jose Pardines, ETAren lehen biktima, eta bera izan zen, halaber, erakunde armatuko lehen hildakoa. 1968ko ekainaren 7an hil zuten, Tolosako Bentaundin (Gipuzkoa). Bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilaren eta etakideen arteko tiroketa batean gertatu...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburuak agerraldia egin du komunikabideen aitzinean, Enpleguaren Euskal Legearen lehen zirriborroa aurkezteko. Dokumentu honi buruz oharrak egiteko hilabeteko epea izanen da, eta gero Eusko Legebiltzarrera eramanen da, lege gisa onartua izateko eman behar diren urratsak segitzeko.
Mendiak segurtatu du Enpleguaren Euskal Legeak lehen aldiz arautuko duela lan duina eta kalitatezkoa. Halaber, honek berdintasunaren eta lehiakortasunaren arloan Jaurlaritzak...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Ertzaintzak 3.000 marihuana landareko landa-leku bat desegin du Berriatun (Bizkaia). Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du "Kupela" deitu operazio honetan gizon bat arrastatu dutela osagarri publikoaren kontrako delitua egiteagatik.
Maiatzean hasiak ziren eraikina zaintzen, ikertzaileak ohartu ziren haren inguruan pertsonen eta ibilgailuen joan-jinak handiak zirela.
Ororen buru, ekainaren 9an, Ertzaintzako agenteak eraikinean sartu eta hura miatu dute....
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Uztailaren 2ko ilunabarrean, euskal herritarrek eta katalanek Pirinioetako 300 kasko baino gehiago argiztatuko dituzte. Ekinbidea Amalur Alvarez eta Josu Etxaburuk aurkeztu dute Donostian. Gure Eskuk, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak antolatu dute ekimena, Omnium Culturaleta Artistes de la Republica elkarteen laguntzarekin, aurten abiatu elkarlana geroan ere jarraitzeko esperantzan.
Amalur Alvarez bozeramaileak erran duen bezala,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016