Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Nork daki?

Horiek hola, nork daki nola iraganen den bigarren bozaldia? Aste huntan, bazterrak gehixago harrotzen badira eta ondorioz igandean jende gehiago joaiten bada bozaren emaitera, noren onetan ote litake hori? Bestalde, anitz bozgunetan, hoinbeste hautagai ba kanporatuak, ez direlakotz lehen edo bigarren sailkatu, kanporatu horien alde bozkatua zutenek zer eginen dute heldu den igandean?

Dei asko entzunen dute segur bainan nori fidatuko dira gehienik?

...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Ximino Baztanga

Izen hortako gaitza, ximino baztanga beraz (baztanga, frantsesez "variole"), aspaldian ezagutua da Afrikan barna. Aurten Frantzian ere agertu da nolazpait, lehen kasuak Parise aldean, beste zonbait han-hemenka. Artetik erraiteko, bospasei Euskal-Herrian ere, denak, orain arte segurik, Hegoaldean. Hortakoak diren askoren arrangura, udari buruz ez ote den hedatuz joanen.

...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Xixtuli tigrea!

Baztanga horren beldurra alde batetik eta denbora berean gero eta griña gehiago tigrea deitzen duten xixtuli xuri eta beltxarekin. Eskualde frangotan azkarki sartua baita, hala nola Bordeleko alde hortan. Xixtako gaitzak egiten ditu eta eritasun zonbait ere hedatzen ahal. Ur geldietan agertzen da gehienik. Laketua den tokietan, lanak izaiten dira ezin kasatuz.

...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Beti goiti

Gauza askoren prezioak aitzina goratu dira egun hauetan eta beti goratzen ari. Besteak beste ezantzarena. Gobernuak emanik ere laguntzaño bat, pintak gainditua dauka bi euroren ozka. Jateko batzuentzat ere gero eta gehiago xahutu behar. Batzuek diotelarik hori ez dela orobat hastapen bat baizik!

...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 16a

Kolonizatze eta Ihardukitze

Bilkura baten bilduma irakurtzean, lerro hauek harritu naute bai eta haserretu. "Elkarrekin nola ibili edo nola bizi, galdea ongi etorria da. Eta galde hori azkartua daiteke Euskal Herria bezalako lurraldean, nun hizkuntza, batzuetan, faktore baztertzaile edo parropiako bizitzaileen ezberdintasunen ez kontuan hartzeko faktore izanez." Argi erraiteko: euskara ez dakitenak ez dira errespetatuak elizan, elizako ospakizunetan.

Lerro harrigarriak girixtino direnen partetik. Mendekosteko...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a

"17 fraile beneditano aldudarren historia": (16/21) Gerlara joan ala ez joan?

14ko gerla hasi zenean, gure aldudar beneditano bat ere ez zen gehiago Frantzian: 5 Ipar Amerikan genituen, 3 Argentinan, 2 Jerusalemen eta besteak Gipuzkoan.

Horien fitxa militarrei so egin diezaiegun.

1844 eta 1869 urteen artean sortuak zirenak, beraz gerla hasi zenean 45 urte beteak zituztenak, ez ziren gerla egitera deituak izan. Gisa guziz zerbitzu nazionaletik libratuak edo intsumiso ekarriak zirenez, batzuk ez ziren berriz Frantzian sartu.

Terres de...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016