Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 09a

Herio zigorrak: %20 gehiago 2021ean

Amnesty Internationalek, mundu osoan, zigor heriotzarengatik, hildakoen kopuruan, %20ko gorakada kondatu du. 2021ean gutienez 579 pertsona exekutatuak izan dira, gehienbat Txinan, Iranen, Egipton, Saudi Arabian edo Sirian. Guzira, herio zigorrak 55 herrialdetan indarrean jarraitzen du.

Gobernuz kanpoko erakundeak, 40 urte hauetan mundu osoan herio zigorraren indargabetzearen aldeko kanpainak eramaiten ditu. Txinan, Ipar Korean eta Vietnamen milaka pertsona heriotzara kondenatuak eta...

Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 09a

Midwayko bataila (1/2)

Duela 80 urte, 1942ko ekainean, Midwayko bataila Pazifikoko gerlako eta 2. mundu gerlako bihurgune bat izan zen. Pearl Harbor-eko erasotik landa, 5 hilabetez, Japoniak kasik bere konkistako helburu guziak lortu zituen Pazifikoan (Hong Kong, Singapur, Indonesia, Filipinak). Orduan, zergatik ofentsibazko estrategia hori segitu eta arrisku gehiago hartu? "Garaipenaren eritasuna"-rengatik, historialari batzuen erranaldia berriz hartzeko?

Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 09a

Kanpaina AEBn Aita Antton euskaldunen omonierrari auto berria erosteko

AEB ZEHARKATZEN. Kanpaina hasi dute Estatu Batuetan, 2014 hondarretik euskaldunen omonierra den aita Antton Egiguren frantziskotarrari auto berri baten erosteko. AEBko Artzai Ona euskal elkarte giristinoak abiatu du, Merced herri kaliforniarrean bizi den euskal apezak kilometro edo milia frango egin behar baititu urte guziz, ardura errepide bakartietan, udan bereziki, baina baita urte osoan ere, Mendebalde osoko euskaldunak eta euskal komunitateak bisitatzen, pikniketako...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 09a

Alimaleko burrunba!

Entzun duzue iragan asteburu hortako burrunba ikaragarri hori? Xo, ene galdea arras ergela izan behar da, bistan da alabainan entzun duzuela lau egunez segidan beharriak tutatu daizkigun burrunba izigarri hori! Mundu guziak entzun duke! Mintzo gira Elixabeti egin zaion omenaldi harrigarri hortaz! Ez Elixabet Borne frantses gobernuburuari haatik bainan ingelesen bai eta beste anitzen erregina den andere xaharrari. 95 urte beteak ditu eta hor ospatu dira ezin handizkiago erregina tronuan jarri...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 09a

Ingelestu bagine

Ingelesek holako atxikimendua agertzea beren erreginaren aldera, ez denak ados izanikan ere, gisa batez ez bide da harrigarri bainan frantses anitz ere nola ez dira berotu! Zonbat goresmen ez diote igorri, zonbat mezu hunkigarri, zonbat goraintzi kartsu! Kasik guretzat ere erregina balitz bezala!Gainerat, Emmanuel Macron lehendakariak eskaini dio opari bat gaitza, Pariseko guarda famatuek zuten zaldi ederrenetarik batto! Elixabetek zaldiak biziki maite...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 09a

Saltsa ederra!

Ez ginuen deus beharragorik, horra berriz ere saltsa bat ederra, eta hori aitzineko asteburuan Parisen izan den futbol partida handi batengatik. Bat-batean izanik, partidaren hasteko tenorea hurbildua zelarik, zernahi nahasmendu eta kalapita, bortizkeria askorekin! Zernahi jende arrunt asaldatuak, denak hautsi nahi! Partidaren ikusteko txartela bazuten frango ezin kirol-zelaira sartu. Beste frangok txartela ba bainan atera heltzearekin jakiten faltsua zutela, gaitzeko negozio okerrak izanik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016