Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Euskal Herrian egin den lehen satelitea da Urdaneta, eta espazioan dabil jadanik. Maiatzaren 25ean, (20:35) abiatu da Canaveral lurmuturretik (Florida, AEB). Satlantis enpresak fabrikatu du eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute.
Gisa bereko sateliteak baino arinagoa da: 16 kg pisatzen du, 40 zentimetro luze eta 20 zentimetro zabal da. Sateliteak iSIM-90 kamera bat du, energia plangintzetako aktibitateak kontrolatzeko prestatua.
Honela, punta-puntako...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Poliziaren eta eskuin muturreko taldeen indarkeria pairatu dutenei "aitortza eta ordaina" emateko lege proposamenari buruzko urratsak egiten hasi da Nafarroako Parlamentua. 2019ko Foru Legearen moldaketa da. PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu taldeek aurkeztu dute, hiru helburu nagusirekin: funtzionario publikoen edo eskuin muturraren biktimei "kalte ordain zehatzak" ematea, biktima mota guziak parekatzea, eta segurtasun juridikoa bermatzea. EH Bilduk eta Ezkerrak proposamenaren alde bozkatu dute,...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Bilboko portuan martxan ezarri nahi duen deskarbonizazio nukleoa eraikitzeko prozesua abiatu du Petronorrek. Erregai sintetikoen lantegiak eta hiri hondakinak pirolisi bidez energia bilakatzeko proiektuak osatuko dute lehen azpiegitura. Egitasmoa 103 milioi euro kostako da, eta bi urteren buruko lanean hasia izatea nahi luke petrolio konpainiak. Egitura hau hidrogenoaren euskal korridorearen katebegi garrantzitsuenetakoa da, eta Petronorrek Jaurlaritzaren sustengua eta Kutxabanken...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertu bat eskainiko dute elkarrekin, urririk, ekainaren 18an. Guggenheimen 25 urteak eta BOSen mendeburua ospatuko dituzte ekitaldi honen bidez.
Kontzertuan Modest Mussorgskyren "Erakusketa bateko margolanak" suitea joko dute. Mussorgskykonpositore errusiarrak Viktor Hartmann lagunaren omenez idatzi zuen obra hau, eta hastapenean pianorako pentsatua bazen ere, Maurice Ravelek orkestrazio batez aberastu...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Angel Lekuona Beitia naziek fusilatu zuten Pragako kontzentrazio eremu batean, 1945ean. Joan den larunbatean nazismoaren biktimei ezarri ohi zaien "Stolperstein" izeneko oroitarria ezarri dute haren omenez, Busturian (Bizkaia), han sortua baitzen. Lehen aldia da gisa honetako oroitarria ezartzen dela Euskal Herrian.
Anjel Lekuonarekin batean hil zituzten bertze bortz presoren familiakoak ere izan dira Busturian, Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziatik eta Balear Uharteetarik...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 02a
Bazterrak frango minbera dira hor gaindi, bereziki politikaren gora-beherak hurbiletik segitzen dituztenen artean, eta aitzina minberatzen ari egunetik egunera. Zerk egiten du hori? Deputatu-bozak laster iraganen direla-eta. Macrontiarrak arras berotuak, gehiengo osoa ardietsi nahi, gutienez 289 deputatu beraz. Ezkerraldekoak kalda gaitzean, xahu girela kasik botere guziak uzten badira Emmanuel Macron lehendakariari. Eskuin-burukoak zainen gainean, uzta on baten esperantzan. Beren aldetik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016