Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 09a

Katolizismoa: birfundazio baten baldintzak

Paul Thibaud filosofo eta historialariak Esprit aldizkariaren artikulu berri batean, "Une voie de refondation", dio katolizismoaren gaur egungo ongi-eza, nahiz eta eliz pedofiliaren krisia larria izan, maila erradikalagoan dagoela: bere pentsaeraren gelditze egoerak eta bere antolaketak, egungo kristau anitzen ustez, sinesgarritasuna galarazten dio Elizari. Gaur egungo erronka fedearen adierazpenak biziberritzea da, kristautasunaren lehen mendeetan...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Mercedes-Benz: 1.200 milioi euroko inbertsioa

Mercedesen zuzendaritzak Gasteizko lantokian 1.200 milioi euroko inbertsioaegitea proposatu dio enpresa batzordeari. Instalazioen ahalmena bikoiztuko litzateke. Ostegunean aurkeztu die zuzendaritzak ahozko proposamena sindikatuetako ordezkariei, hitzarmen berria adosteko alde biak izaten ari diren negoziaketen testuinguruan. 1.200 milioi euroko inbertsioa epe luzera gauzatuko litzateke eta

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Urbiako ostatua hetsia

Mendizaleentzat ez bakarrik, bainan inguruko artzainentzat ere topaleku izan den Urbiako ostatua hetsia da duela hilabetez geroztik: ostatuaren kudeaketa behin betiko uztea erabaki dute, azken 25 urteetan han arizan direnek.

Urbiako zelaietan kokatua, ostatuaren lehen harria Urbiako ermitaren inaugurazio egunean jarri zen eta urte bete geroago...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Xabier Atristain

Ertzaintzak Xabier Atristain ETAko kide ohia Donostian atxilotu du. Auzitegi Gorenak 17 urteko kartzela-zigorra berraztertzea errefusatu eta biharamunean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berme guziak dituen prozesu baterako eskubidea urratuak izan zirela salatu ondoan. Xabier Atristain...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Ximino baztanga (variole)

Gaur sei gizonezko dira eritasuna bildua luketenak: hiru Bizkaikoak, bi Arabakoak eta bat Gipuzkoakoa, guziek sintoma arinak ukan dituzte. Kasu guzietan lotura epidemiologikoa atzeman diete. Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin Osasun Sailaren arabera, ximino baztangaren eritasuna oso ezohikoa da, normalean, sukarra, mialgia, adenopatiak, esku eta aurpegiko erupzioa eragiten ditu, barizelaren arras idurira.

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Hauteskunde inkestak: EAJ irabazle

Bizkaian

EITB FOCUSen udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean inkesta berria egin dute.Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Bizkaian eta gehiengo osotik urrats batera hurbilduko litzateke, botoen %45,7 eskuratuta (%2,2 gehiago). EH Bilduk %22,2 lortuko lituzke (%2,3 gehiago), lurraldeko bigarren lekuan indarra hartuta. Gainerateko alderdiek indarra galduko lukete. Hala, PSE-EE hirugarren indar bozkatuena izango litzateke, botoen %15,1...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016