Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 02a
Hamabost ministro badira hautagai. Bozketa ibili behar, gobernuko lanak, zonbait bederen, geroxago egiteko utziz, nola eginen dute bestenaz? Iragan asteburuan gobernua bildu da eta, jakinarazi du haatik karraskan ari dela bere laneri. Nola behar da hartu gisa hortako ateraldia? Dena den, Elisabeth Borne gobernuburua bera ere kasu hortan da, Normandian hautagai. Kasu berean, besteak beste, Damien Abad zernahi aipaldi baduena hor gaindi, bainan nehork ez jakin zer behar den sinetsi eta zer ez....
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 02a
Berriz ere anitz aipu dira erretretak. Duela urte pare bat jadanik, Macronek, dena larderia, gaitzeko aldaketak nahi zituen bere gustura akuilatu. Bortxatua izan zen gibelera egitera. Orain, beti xede beretan da bainan ez hain presatua. Heldu den udazkenean ikusi behar naski zer nola egiten ahalko den.
Bestalde, gobernuak hitzeman du erretretak%4ez emendatuko direla heldu den agorrilean. Bizia kariotu delakotz. Ministro bat dena espantu, Macronek jende xaharreri fagore bat egiten...
Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 02a
EITBko langileak Azkainen ibilki dira kantu zahar bat berreskuratu nahiz. Sorginkeriaz akusaturik erre zuten neska bat aipatzen du. Kantu hori den bezala kantatzea, berriz ere emazte gaixo horren kondenatzea liteke. Gainera Eitbren gidoian jende horiek sorgintzat hartuak dira eta ohiduraz erraten diren gauzak errepikatuak; hala nola erre zuten apezak burua galdua zuela... Gure ikuspegia proposatu diotegu:
-kantu horri...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Puntua egin dezagun: 3 aldudar Argentinan genituen, beste 5 Ipar Amerikan eta bi Jerusalemen. Eta besteak? Besteak Beloken berean beraz? Ez batere zeren anartean kanporatuak izan baitziren. Zergatik bada? Oroit gira 1880an, erran nahi baita Beloke eraiki eta 5 urteren buruan, jadanik kanpo eman zituztela fraileak, baina gobernuak ez zuelako gatazka sobera berriz piztu nahi Euskal Herrian, fraileak berriz sartu ziren. 1903an haatik beste jostetarik zen. Gobernuak legea gogortua zuen eta eskapur
Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Euskal Herria bere osotasunean irudikatzen dugunean, Nafarroako hiri burua itxuratzen dugu lurraldearen bihotz pilpiratsu gisa: historiak eta mitoek berdinki bide horretatik aitzina eramaten gaituzte. Arnegin edo Dantxarinean, muga pasatzen dugunean, gure baitako nafartasuna iratzartzen nabaritzen dugu, iparreko ala hegoko izanagatik nafarrak garelako. Erresuma zabal bat eta fede zein hizkuntz aniztasunaren ideiak ukan ditugu herentzian. Adibidez Tuteran, Lizarran, Iruñean, Bastidan edo...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Iragan larunbatean iragan da Euskaltzaleen Biltzarra elkartearen biltzar nagusia Uztaritzen, Lapurdi zentroan. Bi gai nagusi jorratu dira berezikiago. Batetik, elkarteak argitaratu duen "Hitza hezi, bihotza hazi" liburua, Xan Errotabehereren berrogeita hamarrez goitiko ipuinekin. Arrakastaz doan liburua, nola ez, hain da talendu handikoa heraiztar kondalaria. Funtsean, bilkura bukatzean han berean kondatu ditu loriagarriki ipuin batzuk, publikoaren atsegina betez....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016