Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a
Udako kanpaina hastear denean, ostalaritzan gero eta ozenago entzuten da lanerako jende eskasiaren kezka. Horri aurre egiteko, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea egitasmoa lantzen ari da Kolonbiatik 50 bat profesional ekartzeko. Lanketa Estatuko federazioaren bitartez egiten ari dira Migrazio eta Lan ministerioekin eta Lanbiderekin. ELA eta LAB sindikatuek, salatu dute arazoa ez dela konpontzen atzerritik langileak ekarriz, bainan lan baldintzak ala soldatak hobetuz.
...Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a
Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian eta Donostian, irailaren 30era arte luzatuko da. Gipuzkoako gainerako hondartzetan ekainaren 15ean hasiko da, Lapurdikoetan eta Arabakoetan berriz, hilaren 18tik aurrera joango dira, zerbitzuak martxan jartzen.
Aurten 269 pertsona ariko dira zaintza eta garbiketa lanetan.
54
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a Bilbon egin manifestazioan, Ernaik deitutakoan. 2021eko maiatzaren 7an gazte antolakunde horren deialdi baten harira Bizkaiko hiriburuan atxilotutako zazpi gazteen kontrako "polizia-muntaia" salatu eta gazte borrokak merezi duela aldarrikatu dute. Ekainaren 15ean epaituko dituzte zazpi gazteak, 20.000 eurotik gorako isunak, urtebete eta urte eta erdi arteko kartzela-zigorrak prokuradoreak eskatzen dizkie eta ertzainek osatutako akusazio partikularrak....Ernaiko zazpi kideren kontrako epaiketa
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Azterketak euskaraz orain!
"Azterketak Euskaraz" ekimenaren baitan, aitzineko asteetan Seaskak Administrazio Auzitegira jo du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra. 2019ko uztailean Euskararen Erakunde Publikoak eta hiruek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea leporatzen dio Seaskak Parisi.
Paueko Auzitegiak afera aztertu behar zuen.
Honen harira, Seaskak elkarretaratze batera deitu zuen, bigarren mailako ikastegi guzietan. Ziburuko Piarres Larzabal...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Kolegioan bertsutan!
Otsailez geroz bertsularitza tailerrak jarraitzen ditugu Xan Alkhat Bertsularien Lagunak elkarteko erakaslearekin. Astean behin, animatzaileak deskubriarazten dauku bertsularitza ariketa zer den, joko, bideo edo jarduera ezberdinen bitartez, eta euskal sorkuntzan duen leku garrantzitsua.
Bat-bateko poema kantatzeko arte hori, gehienek frango guti edo urrunetik baizik ez dugu ezagutzen eta interesa piztu zaigu gaurko gaiak direlako edo...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Ar Redadeg, 2008an lehen aldikoz Bretainian antolatua izan zen, Euskal Herriko Korrika adibidetzat hartuz. Aurten, maiatzaren 20an Vitré hiritik abiatu da, 2.022km egin ondoan Vannes hirira heltzeko.
2007an bretainiar delegazioa Euskal Herrira etorri zen, Korrika pasatu zen urtean, ikusteko antolamendua eta nola iragaiten zen. Xoraturik gelditu ziren, ikusiz herriz herri zer giroa zegoen, etxera itzuli ziren kemenez beterik. Antolatua izan zen lehen urtean, aitzin, AEK-ko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016