Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a

AUPA LASO

Iruñeko Nafarroa Arena kiroldegi erraldoiko kantxan nintzen ni ere,maiatzaren 29an, buruz buruko Ezkurdiaren eta Lasoren arteko finalaz gozatzeko. Abantzu bost mila ginen bertan, Arbizuko eta Bizkarreta-Gerendianeko sustengatzaile saldoak barne. Hegiak bero-bero ziren eta Iruñeko lagunekin, gain-gaineko jargietan geunden, gin-tonic basoak aitzinean. Bistakoa zen, behereko lekuak ez zirela gure moltsen trakakoak. Baina kontzertuetan bezala, telebista pantaila bat...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a

Loiolako beila

Loiolako San Iñakiren (1491-1556) konbertsioaren bosgarren mendeburua eta San Frantses Xabierrekoa kanonizatu zeneko laugarren mendeburua ospatzen ditugun urte jubilazio huntan, Euskal Herriko fededun guziak gomitatzen ditugu uztailaren 14an, ostegunez, osoki euskaraz egingo den beilara, Azpeitia ondoko Loiolako santutegian (Gipuzkoa).

Loiolako jesuitak arras pozik daude gure elizbarrutiari ongietorria egin eta lekua gure esku...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 02a

Gerlaz baliatzen diren espekulatzaileak

Ez da gauza berria, badira beti besteen malurraz baliatzen diren jendeak. Halere ezin dugu deus erran gabe utzi Ukrainako gerlagatik eta legalitate osoz dirua milioika irabazten duten itxura ederreko, kostuma eta ttattardun espekulatzaile okaztagarrien egin moldea. Errusiako armadak inposatzen duen Ukrainako portuen blokatzeak sortzen duen ogi bihi eskasak, ikaragarriki prezioak goitiarazi ditu, batzuen intereserako bainan munduko jende anitzen eta partikularki ahulenen zoritxarrarentzat.

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a

Enplegua

Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako. 1.686 postu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari.

Lanpostu hauen eskuratzeko probak irailaren 17an eta 18an eginen dira.

...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a

Munduari bira eman zion ontzia

Joseba Sarrionandia euskal idazleak eta Ares kubatar marrazkilariak "Munduari bira eman zion ontzia" ipuin ilustratua argitaratu dute, 10 urtetik gorako irakurleentzat. Historia irakasle batek eta haren bilobak Juan Sebastian Elkanoren bidaiari buruz egiten duten elkarrizketa luzea aipatzen du liburuak.

Idazleak eta marrazkilariak Donostiako San Telmo museoan aurkeztu dute beren lana joan den astean. Haiekin batean ziren Ion Irurzun Elkano Fundazioaren zuzendaria eta Eli Irazu Pamiela...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a

Hezkuntza

Aldarrikapenak: Eusko Legebiltzarrak duela hilabete bat eta erdi onartu zuen hezkuntza hitzarmena, eta geroztik, EAEko Hezkuntza Lege proiektua prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Testu horri buruz kritiko agertu da Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea, eta hitzarmenari buruzko "irakurketa ezkorra" egin du: "Akordioak ez du jasotzen eskola publikoa hezkuntza sistemaren lehentasuna izatearen beharra". Eskola publikoaren aldeko protestara deitu dute, eta Arabako Bastida...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016