Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
ANA
Migratze xendretan zetorrela bere amak munduratu ume bati espainiar hiritartasuna eman dio Gipuzkoako Audientzia Probintzialak. Jada zazpi udaberri dituen Ana sortzean ama Marokon zegoen, sei bat urte lehenago Kamerunetik haraga gisa abiaturik. Ez zuen neska txikiaren presentziarik nehori aipatu, autoritateek ama-alabak bereiziko zituztela beldurrez. 2018an pasatu zuten Gibraltarreko...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
Maiatz hondarrean Hazkurri Bankuak bere urteko biltzar nagusia egin du, 2021eko aktibitatearen berri emanez. Elikagaien banaketak gorakada kezkagarria jasan duela errana izan da, 92 tona hilabetero, aitzineko urtean %67,7a zelarik.
Philippe Bonenfant presidenteak zioen: "Covid-etik ateratzen ari girela iduri luke, osasun-krisi hunen hondamendiak atzemaiten dira oraindik: pobreziak eta prekarietateak irauten dute eta desberdintasunak handitzen dira".
Hazkurri Bankuak...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
Bi urteko geldialdiaren ostean, aurten berriz ere kolegioko futbito txapelketa berreskuratu da.
Aurten bi txapelketa jokatzen dira, 5/6.en eta 4/3.en txapelketa.
Txapelketa bakoitzean 9 ekipoek parte hartu dute, 5-9 kidez osatuak.
Txapelketaren helburua futbitoaz gozatu eta euskaraz aire hartzeetan kirolaz gozatzea izan da.
Giro paregabean ari da igarotzen txapelketa eta ikasle anitzek parte hartu du jokatzen, zein inguruan taldeak...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
AEK-k urtean zehar Gau Eskolen bidez euskara ikasteko kurtsoak emaiten baditu, udako giroaz ere baliatzen da. Ikasteko beste manera batean, burua lasaiago eta zenbait egunez elkarrekin euskara murgiltze sisteman. Maila guzientzat eskaintza bada eta toki desberdinetan iraganen dira. Zuen inguruan aipa eta euskaraz mintza!
BIARRITZE
Uztailaren 4tik 15era Biarritzeko AEK egoitzan iraganen da, astelehenetik ostiralera, (9:00-17:30), bazkari...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
Uztaitzeko Jondoni Bixintxon, haize parpailak eraikitzen ditugu, CP-tik CM2 arte. Gela bakotxak gai bat hautatzen du: batzuk buruak marrazten dituzte, beste batzuk Kadinsky maneran egiten dute. Gure gaia Euskal Herria da.
Lehenik arbelean, arkatzarekin marrazkia berriz kopiatu dugu. Gero tindu akrilikoarekin haize parpaila tindatu dugu.
Oihala tindatu eta, gizon bat etorriko da egurra eta harien gehitzeko. Haize parpailaren istorioa esplikatuko digu...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
Iragan berri da XILABAko bertsulari gazteen (14-18 urte) txapelketaren finala, Itsasuko Sanoki gelan. Hirurogei bat entzuleren aitzinean sei protagonistek beren hoberena eman dute, Xalbat Altzugarai gai jartzailearen agindueri. Agurren ondotik 8ko handian eta 8ko ttipian ziren ofiziotan egin beharreko lanak eta ondotik bakarkakoan, puntu bati erantzun eta gai bati bertsu bat. Bukatzean epaimahaiaren erabakia hauxe izan da: txapeldun Haira Aizpurua (135p), txapeldun orde Irantzu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016