Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a

Basquevolt proiektua martxan da

Basquevolt, bateria elektrikoak ekoizteko lantegi handiak lehen urratsa egin du xede huts izatetik errealitate izatera pasatzeko. Proiektua babestuko duen partzuergoa aurkeztu dute Miñaon, Arabako teknologia parkean. Karia horretara, Eusko Jaurlaritzak CIC Energigunerekin batean sustatu duen egitasmoan parte hartuko dutela iragarri dute Iberdrolak, CIE Automotivek, Enagasek eta EIT InnoEnergyk.

Anbizio handiko proiektua da Basquevolt, 700 milioi euroko inbertsioa eginen baitute heldu...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a

Arabako bertsulari txapelketa

Joan den larunbatean jokatu da Arabako bertsulari txapelketa Gasteizko Europa Jauregian, 500 ikus-entzuleren aitzinean.

Peru Abarrategi Sarrionandia aramaioarra izan da garaile, azken buruz-burukoan Manex Agirre herrikidearekin lehiatu ondoan.

Sei bertsulari agertu dira taula gainean, bi emazte eta lau gizon: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Paula Amilburu, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa.

Serapio Lopez Ortueta bertsu irakasleak jantzi dio txapela Abarrategiri....

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a

Nafarroako torturatuen aldeko manifestaldia

Nafarroako Torturatuen Elkarteak manifestaldia eginendu ekainaren 25ean. Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren bezperan, "aitortza" eta "erreparazioa" galdeginen dituzte.

Elkarteak adierazi du apirilaren 9an testu bat aurkeztu zuela Nafarroan torturatuak izan ziren pertsonen aitorpena eta erreparazioa eskatuz. Idazki honek Nafarroako alderdi politiko eta indar sindikal gehienen sustengua ukan omen du, eta Nafarroa osoko dozenaka gizarte eragileen atxikimendua ere...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Macrontiarrak lehen bainan...

Iragan da beraz deputatu-bozen lehen igandea. Emaitza aipagarriena denen buru eta oro har, jendearen parte hartzea arras xuhurra izan dela. Nehor ez bada ere hanbat harritu ezen joan den astekotzat ezagun zen holako zerbaiti buruz ari ginela. Erdiak baino gehixago egon dira bozaren emaitera batere joan gabe!%52a alabainan! Kasik ezin sinetsia den gauza! Nahiz igande arratsean entzun ditugun jaun zonbait telebistako leiho ttipi hortarik mintzo eta erraiten parte hartze murritxagoa ere izaiten...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Kasu haatik

Bozen banaketa hori xuxena da, hori ez da ukatzen ahal, bainan kasu haatik, azkenean horrek ez du gauza handirik erran nahi! Eta hori, joan den astean azpimarratzen ginuen bezala, bozka-legea gisa hartakoa delakotz, arrunt okerra! Itxuren arabera aulkien banaketa arrunt bestelakoa litake beraz. Macrontiarrakez hain urrun gehiengo osoa, 289 deputatu, segurtatzetik. Gehiengo hori gaindituko ere beharbada. Gutienez 260 aulki ukaiten ahal, handienez 295. Ezkerraldekoak berrehun bat aulkiren...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a

Eta ministroak?

Hamabost ministro baziren hautagai. Denek ardietsi dute bigarren bozaldian segitzea. Batzuk frango aise, lehen sailkatu baitira. Kasu hortan da Damien Abad, bi emaztek erranik ere bortxatu zituela duela zonbait urte. Igandean, bozen %34a bereganatu du. Aldiz, bizpahiru ministro badira lanetan, nehork ezin erran partida irabaziko duten ala ez. Hala nola Parisen Amélie de Montchalin gobernuan ingurumenaz arduratzen dena. Ez bada hautetsia izaiten gobernutik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016