Orotarik | 2022ko Ekainaren 23a

BAD DEAL

Europar Batzordea gobernatzen du Ursula Von der Leyen andereak. Green deal izendatu dute momentu honetan eztabaidatzen duten "Farm to Fork" edo "Etxaldetik Sardeskara" programa. Honen helburua laborarien ekoizpena berdetzean datza, hau da, biozidio gutxiago erabiltzea sustatzean, beharrean diru publikoa burrustan sartuz ildo horretan. Berezilariak, zientifikoak eta jakintsuak bilduak dira Estrasburgon, ahantzi gabe pestiziden eta laborantza industrial...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 23a

Haziak Mintzo: Gernikako bidaia


Lehen egunean, Gernika bisitatu ginuen: lehenik, bi soldaduren estatu bat eta gero, teilaz egina izan den "Guernica" taula, bainan ez egiazkoa zeren eta egiazko Picassoren obra, Madrileko Reina Sofia museoan da. Eguerditan parke batean bazkaldu genuen eta errugbian aritu ginen. Haren ondoan ur leku bat bazen ahate eta apoarmatu batzuekin. Jan eta, Gernikako arbola zaharra eta arbola gaztea ikusi genituen. Geroxeago Bakearen Museoara joan ginen. Anitz gauza...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 23a

Itsas Bazterretik: Museko finalak eginak!

Erran bezala, kolegioko mus txapelketaren bukaera ekainaren 9an izan da, eguzkipean, jateko pausa denboran, kanpoko eremuan!

Museko finalak iragan dira bai, 6. eta 5.endako, baita ere 4. eta 3.endako, izanez printzipalean edo kontsolantean.

Sei eta bosgarrenen artean, printzipalean aritu ziren bosgarreneko Julen Fagoaga eta Kaiet Alduntzin, txapela eraman duten Eztitxu Daubas eta Laina Lamotheren aurka Mantxa biziki tinkatuak izan dira eta neskek dute irabazi 2-1! Kontsolantean...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 23a

Irantzu Idoate Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna

Urte hasieran abiatua 34. Eskolartekoak ekaina arte, bere bidea egin du.Ikastolen Elkarteaketa Bertsozale Elkarteak antolatzen du gazteen bat-bateko bertsulari txapelketa.

14 eta 18 urte bitarteko gazteeri jendaurrean bertsutan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu. Gainera, tokian tokiko ezaugarriak kontuan hartu eta, bestelako ekintzak ere egiten dira txapelketaz gain: idatzizko...

Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 23a

Bir-Hakeim-eko bataila (1/2)

Duela 80 urte, 1942ko maiatzaren 27tik ekainaren 11 arte, Bir Hakeimen, Libiako basamortuaren oasi batean, bi astez, "Frantzia libreko" soldaduek kuraia handiarekin iharduki zuten Rommel marexalaren indarreri. Bir Hakheimeko bataila "basamortuko gerlaren" gertakari inportante bat bilakatu zen, alemaniarren aitzinamendua trabatuz.

Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 23a

Aupa Bakersfield eta aupa 2022ko NABO Udaleku!

BAKERSFIELD, KALIFORNIA. 86 haur eta gaztetxo partaide, joan den ortziralean hasi zen Bakersfield-en 'NABO Udaleku 2022', Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioa eta Bakersfield-eko Kern County Basque Club (KCBC) euskal etxea antolatzaile. Heldu den ebiakoitzera arte luzatuko da, haurrak, ohi bezala, herriko euskal komunitateko familietan egonik, eta egun guziz joanik ekitaldiak egoitza duen KCBCren egoitzara. Gosaria 7:30etan da, klaseak 9etan hasten dira, bazkaria...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016