Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a

Tanzanian Masaï populua kanporatua

Masaïak ekialdeko Afrikako artzain nomadak dira, batez ere Kenya erdialdean eta Tanzania iparraldean bizi direnak. Masaïek beren kultura tradizioak atxikitzen dituzte gaurko indar ekonomiko, sozial eta politikoetatik aparte. Tanzaniako gobernuak, Loliondon, masaien arbasoen 1.500 kmÀ‚'²-ko lurrak ihizi-erreserba bihurtzeko saldu nahi ditu, artzaintza debekatuko dute.

Tanzaniako Baliabide Natural eta Turismo Ministerioak, ekainaren hasieran deklaratu zuen, lurralde batzuen...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a

Kobrea eskastuko ote da?

Kobrea hirugarren metalik erabiliena da, burdina eta aluminioaren ondotik. Nunahi aurkitzen da, nahiz eta anitzetan ikusezina den. Azken hamarkada huntan kobreak balio handia hartua du, ondorioz ohointza anitz badira. Azken 10 urte hauetan prezioa kasik 6ez biderkatu da, 2002an tonak 1.600 dolar balio zuen, 2022an kasik 10.000 dolar balio duelarik.

Gaur-egun, urtero, 16 miloi tona kobre erabiliak dira, bereziki elektrika harientzat, industria eta eraikuntza materialentzat. Bestalde...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Amaiur: 1522an nafartarren erresistentzia gogoan

Amaiur: 1522an nafartarren erresistentzia gogoan

Baztango Amaiur herriak aurten bere historiako urtemuga garrantzitsua ospatuko du, bere gazteluak Nafarroako erresumaren konkistaren eta gazteluaren suntsipenaren aurrean egin erresistentziaren 500. urteurrenean.

"Amaiur izan zen egungo foru erkidegoko lurraldean konkistari buru egin zion eta Nafarroako errege legitimoei leial izan zitzaien azken gaztelua. Amaiurko gazteluko harresien atzean iraun zuten dozenaka...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Caritas: behardunei laguntzak

Jaz Caritasek autonomia erkidegoan 32.429 pertsona lagundu zituen, horietarik 17.116 emazte eta 15.313 gizon. Gipuzkoa da Caritasek jende gehienik lagundu duen lurraldea. Oro har lagunduen kopurua doi bat apaltzen ari bada, galdegileen beharrak aldiz gorantz doaz. Erakundeak laguntza ekonomikoetan 7 milioi inguru ordaindu ditu. "Zenbakiek diote oro har egoera hobea dela, baina gaizki dagoena lehen baino okerrago da, familia gutiago artatu ditugu, baina intentsitate handiagoarekin" laburbildu...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Hamar hildako urtean, Bidasoan ito emigranteak

Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan, azken hilabeteetan hainbat kasu izan dira. Frantziara, Alemaniara zein Europa iparraldera bidean doazen emigratzaileak, itsasoz, mendiz... ahal den modura saiatzen dira muga zeharkatzera, kontrolei ihesi, hainbatetan bide arriskutsuen aldeko hautua egiten dute.

Bidasoa ibaia aukeratzen dute batzuk, Irundik Hendaiara igerika heltzeko esperantzan, baina puntu beltza, galbidea bihurtu da, inguru hori urtebete pasatxo kronologia latz hau kontuan izanda....

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 23a

Txirrindulaz itzulia pentsio duinen alde

Euskal Herriko pentsionisten elkarteak, Euskal Herrian zehar ibilaldia antolatu du, pentsio duinen eskubidea aldarrikatzeko, 1.080 euroko gutieneko pentsioa dute eskakizun nagusia. Ez bakarrik, kalitatezko zerbitzu publikoen beharra ere aldarrikatzen dute. Bilbotik Gasteiz, Altsasu, Iruñea, Bera, Baiona, Irun eta Donostia. Baionara ekainaren 23an helduko da, 24an Iruñera abiatzeko, ibilaldia Donostian ekainaren 25ean burutuko da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016