Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Itsas Bazterretik: Antzerkia kolegioan "in english"!!

Maiatzaren 17 eta 18an, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezle ordezkariei harrera egiteko plazera ukan du Piarres Larzabal kolegioak.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek ingelesez osoki landurik eta eguneroko bizitzako gaiak lantzen zituzten tailerretan parte hartu zuten.

Murgiltze dibertigarria baina zorrotza, ikasleei bi orduz baino gehiago ingelesez trukatzeko parada eman duena.

Gure ikasleak liluratu duen esperientzia aberasgarria izan...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

HAZIAK ZUZENEAN

Maiatzaren 19 eta 20an, Euskal Haziak elkarteak bere ekimen nagusietariko bat antolatu eta plazaratu du. Hazparneko Haritz Barne zinegelan, "Haziak Zuzenean" ekimena iragan da.

Egun horietan 6 ikastetxetako 250 ikasle ezberdinek ikusgarri handia muntatu eta presentatu zuten. Ostegun goizetik hasita, Mugerre eta Ortzaizeko eskolek kantu eta antzerkitxoak eman zituzten. Goiz hartan ttipienek lehentasunaren ohorea ukan zuten. Goiza bukatu ginuen piknika erraldoi bat partekatuz, denek...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Anne-Marie Lagarde, "Euskal matriarkatua"

Liburu baliosa du argitaratu berria Anne-Marie Lagarde zuberotarrak: "Le matriarcat basque" (Arteaz argitaletxea, 302 orrialde, 22€). Lehenagotik ere bazituen ildo berdintsuko obrak plazaratuak, hala nola "Eguzki Amandrea, Grand-mère soleil" eta "Les Basques, société traditionnelle et symétrie des sexes". Aldi huntan, Heide Goettner-Abendroth alemaniar filosofoaren lanetan oinarriturik, euskal jendartea...

Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 30a

Bir-Hakeim-eko bataila (2/2)

Ritchie jeneralak eta britainiar indarrek Rommel-en soldaduak Gazalaren aitzinean behatzen zituzten, gizon eta arma gehiagorekin baina alemaniar marexalak taktika bat bazuen. Lehenik, italiar indarrek britainiarrak atakatu zituzten toki horretan finkatzeko. Ber mementoan, Rommelen indarrek mugimendu zabal bat hasi zuten britainiar indarrak hegoaldetik inguratzeko, britainiar armadaren gibelaldean ateratzeko. Baina plan horrek ahulezia bazuen. Hegoaldetik pasatuz, alemaniarrek frantses...

Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 30a

Udalekuren arrakasta Bakersfielden, Musa eta Elko eta Chino SCBC bestak

BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Poliki bukatu zen joan den ebiakoitzean Udaleku 2022. Pandemiaren karietara bi urtez NABOren ekimen garrantzitsu hau egin ahal ezinik, egarriak edo gosetuak ziren buraso eta haurrak eta zinez nahi zuten berreskuratu NABOren eta Ipar Amerikako euskaldungoaren harrobi eta geroa den Udaleku. Ez dira hitzak aski, hain segur, behar bezala adierazteko zoin baliosa den Udaleku, eta Udalekuren segitzea, Ipar Amerikan euskal komunitateak geroa izan dezan. Bi...

Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a

Bretainian: bixkotx izoztuen munduko fabrikarik handiena

Liffré (Bretainia Eskualdea) 8.000 biztanleko herrian, bixkotx izoztuen egiteko enpresa erraldoi baten eraikitzeko proiektua bada. Bretoiak horren kontra mobilizatuak dira, 21 hektarea lur har lezake, 40 metroko goratasuna, 1.000 arbola moztuak... eta urtero 200.000m3 ur enplega lezake.

"Duff taldeak" luke proiektu hori abiatua, munduan zehar 2.000 jatetxe eta okindegien jabe da, 35.000 langile enplegatzen ditu.

Enpresa hori muntatzen balitz, egunero 160...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016