Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Euskadik 1.089 milioi euro erdietsi ditu Europako funtsetarik

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Euskadik eskuratu dituen Europako funtsen berri emateko.

Euskal Autonomia Erkidegoak, mementoan, 1.089 milioi euro bereganatu ditu 2021-2023 eperako Europako Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismotik. Horietarik, Eusko Jaurlaritzak 856 milioi euro kudeatuko ditu; Espainiako Gobernuak, 143 milioi eta tokiko erakundeek, 90 milioi.

...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Bertsulari Txapelketa Nagusia

Ekainaren 22an aurkeztu dute Bertsulari Txapelketa Nagusia Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Getxon hasiko da, irailaren 24an eta Iruñean izanen da finala, abenduaren 18an. Bi data horien artean, saioak izanen dira Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan eta Bilbon.

Lehen fasean, sei saio izanen dira, asteburu bakoitzean bi. Ondoko zazpi larunbatetan, zazpi final-aitzineko jokatuko dira....

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Ernaik "Ehotzen" txostena onartu du

Ernai gazte antolakundeak bere hirugarren kongresua amaitzeko ekitaldia egin du joan den larunbatean Nafarroako Olatzagutian. Karia horretara,eztabaida fasearen emaitzak jakinarazi, eta estrategia berritua aurkeztu dute.

"Ehotzen" txostena izanen du oinarri gazte antolakundeak heldu diren lau urteetan. Militanteen %93,5 honen alde agertu dira, xuri bozkatu dute %4,7k, eta kontra %1,8k. Parte hartzea %75,5ekoa izan da. Onartua izan den txostenaren edukia ondoko hilabeteetan...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Euskal presoak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegiteak aurkeztu ditu Maria Lizarraga, Mikel San Argimiro eta Gorka Vidal presoei joan den astean onartu zitzaizkien gradu aldaketen kontra. Zaballako eta Martuteneko tratamendu batzordeek proposatua zuten gradu aldaketa.

Halaber, Gorka Martinez Ahedok eta Iñaki Bilbao Gaubelak Basauriko presondegira itzuli behar izan dute ekainaren 23an, hauen kasuan ere fiskaltzak gradu aldaketaren kontrako helegitea ezarri eta epaileak espetxeratzea...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 30a

Ikusi behar

Deputatu-bozen bigarren igandetik landa, Emmanuel Macron lehendakaria isil-isila egon da bizpahiru egunez eta gero mintzatu telebistako leiho ttipi hortarik. Hitzaldi frango laburra eta ez duena, ene irudiko behin, gauza handirik argitu. Gaia izanki, nola segurta gehiengo bat legebiltzarrean, macrontiarrek 44 deputatu eskas-eta. Macronek erran dauku alde batetik aizina hartuz behar dela aitzinerat egin eta denbora berean ernatu behar dela aldaketa asko jendeak berantetsiak...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 30a

Yves Coppens

Joan den astean zendu da aspaldian ezagutu den jakintsun eta ikerle handienetarik batto, Yves Coppens. Bretainian sortua, Vannes hirian. 88 urte beteko zituen heldu den agorrilaren 9an. Bere denbora guzian, hauxe ukan du bere arrangura nagusia, noiz, nun eta nola agertu ote ziren lehenbiziko jendeak edo bederen jendearen eite handia zutenak. Urteak jin eta urteak joan, aitzinamendu gaitzak izan dira beti kar berarekin akuilatu dituen ikerketa guziekin. Berak bilduak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016