Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Izen hori ez dute batere arrotza politikaren gora-beherak hein bat hurbiletik segitzen dituztenek. Usu mintzo baita han eta hemen, beti kar berarekin gainerat. Legebiltzarrean, hautetsia izan da diruzaingo batzordearen buru. Bera arrunt ezkerrekoa da, intsumitu delako horietarik. Aspaldian Jean-Luc Mélenchon alderdiburuaren adiskide mina eta laguntzaile guziz suharra.
Usaia hartua da, lege-nagusiak ez badu ere holakorik manatzen, legebiltzarrean diruzaingo...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Gobernuaren manuz, estatuaren kondu lanean ari direnen irabaziak %3ez emendatu dituzte uztailaren lehenean. Aspaldiko partez. Frango badira txalo eta txalo ari direnak gobernua eskertuz eta laudatuz. Beste frango ez batere ados. Diote prezioak urte bat barne emendatu direla %6ez segurik eta irabazien goititze hori arrunt eskasegia dela beraz. Gauza bera arrangura berarekin asurantza etxe nagusiak pagatzen dituen erretreta horientzat. %4ez goitituko dira bainan hori ez da aparantziarik ere...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Udan gira, anitz jende oporretan, eta izurritea berriz azkartuz doa. Egunetik egunera kasu gehiago agertzen da. Maskak beharko direa berriz ezarri? Hortakoak diren anitzek baietz diote. Maskak ez denetan orobat bainan, xaharrek bereziki, treinetan, autobusetan, saltegi handi eta jende frango biltzen den tokietan. Gisa hortako deiak zabaldurik daude. Gehienik hedatzen den birusa ez bada ere hain bortitza gure eskualdetan segurik. Ez baitezpada hain bortitza bainan biziki kutsakorra...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Beti arrangura handiak badirela ospitale eta artategietan, bereziki larrialdi zerbitzuetan, eta oraino gehiago uda sasoinean, hortarako muntatu batzorde berezi batek berrogoi bat proposamen baditu eginak eta gobernuari helaraziak, gauaz gehienik nor nun nola hartzen ahal litakeen. Laster ageriko gobernuak zer bide hartzen duen.
...Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 07a
Zeru zola argitzen ari zen, goiz argi eder baten menturan. Mendi zolan, bi multzo, ia-ia kopuru berekoak, bi soldadu tropa buruz buru zeuden, ehun urratsen tartean, borrokarako manuaren beha. Bizirik gelditzen ziren bi armadetako azken soldaduak. Gerlari zaildu beldurgabeak ziren, gudari trebeak, bihoztunak, denak giza nobleak. Ezker aldekoak eskuin aldekoak bezain balienteak. Galtzaile gertatuko zenak garaile aterako zenaren ohore ber-bera mereziko zuen.
Eta hasi zen gudua, ezpaten...
Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 07a
Ekainaren 20an, Rommel-en armadak Tobrouk-eko portua hartu zuen. Ur sakoneko portu bikainazen, baina Maltak (britainiarrek kontrolatzen zuten lurraldea) mehatxatzen zuena. Eztabaida estrategiko bat sortu zen alemaniar Aitzindaritza Goreneko ofizierren artean. Zer behar zen egin? Maltako konkistari lehentasuna eman ala ofentsiba segitu Egipto eta Ekialde Hurbila arte? Rommelek britainiar armada Egipto arte nahi zuen lasterkatu, Nil ibaiko delta konkistatzeko eta Egiptoko toki inportanteenak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016