Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Joan den maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zien Gorka Martinez Ahedo eta Iñaki Bilbao Gaubeka ETAko presoei. Baina, Espetxe Zaintzako Epaitegiak baimen hori kendu die, biktimei barkamena eskatu ez dietela argudiatuta. Beraz berriz kartzelaratuak izanen dira.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Hegoaldeko astileroek 6 untzi egin dituzte aurten urte erdiz dagoeneko eta 17 untzi egitearen galdea sakelan dute: laneko manera 2023 urte burua arte. Horietarik %70a nazioarteko merkaturako dira. Bainan egoera ekonomikoa andeatuz doa eta sektorean ezbaia da nagusi.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Nafarroak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak ukanen ditu, gutienez bat 50 kilometrotik behin, lurralde osoan zehar banatua. Nafarroan mugikortasun elektrikoa bultzatzeko agendaren parte da, horren inguruan, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak tokiko erakundeei aurreratu die hitzaldi batzuk egingo dituztela Tokiko Ekintza Taldeen eskutik.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Duela 25 urte, ETAk bahitu zuen Jose Antonio Ortega Lara, Logroñoko kartzelako funtzionarioa. 532 egunez Arrasateko zulo batean bahiturik egonik, guardia zibilak askatu zuen. Beste bahiketetan ez bezala, ETAk ez zuen dirurik eskatu askapenaren trukean, galdegin zuen bere presoen aurkako errepresioa geldi zedin eta presoak euskal espetxetara berriz elkartzea.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
San Ferminak bete betean direlarik Nafarroako hiriburuan, zer eragin ekonomiko duten aste beteko bestek estimazioak eginak izan dira. Kontu zehatzik ez da eginik izan bainan bai estimazioak: hala nola 400.000 bisitari izanen direla 9 egunetan, 100 euro gastatuz egun oro: 80 milioi eurora heltzen da. Beste estimazio zenbaitek 140 milioi eurotara heltzen dute estimazioa.
...Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Lehen aldikotz, eta hori azpimarratzen ahal da, emazte bat hautetsia izan da legebiltzarburu, Yaël Braun-Pivet. 51 urte ditu. Nancy hirian sortua da, duela ehun bat urte Poloniatik etorri familia judu batean. Berak dionaz ez da fededuna bainan beti atxikia juduen ohidura berezi askori. Ofizioz abokata, politikari goizik ohartua, lehenik alderdi sozialistaren kide, gero macrontiar bilakatua. Deputatu hautetsia izana Pariseko alde hortan duela bost urte eta berriz joan den...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016