Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a

Uste-gabeko emaitzak!

Eta bai, ez da hortan haatik ez hunatik, deputatu-bozen bigarren igandeak ekarri daizkigu uste-gabeko emaitzak! Jendearen parte hartzea arras murritxa izan da nahiz duela bost urte baino boz-emaile gehixago izan den. Bozen banaketa da arras bestelakoa izan. Anitz tokitan macrontiarrek galdu dute tanto frango eta ondorioz aulki andana bat ere ba. Jendeak erakutsi nahi ukan duke Macron sobera berez-bere arizana zela bost urtez segidan, dena larderia, dena espantu, denak bere gustura egin nahi,...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a

Gehiengo eskasa

Denen buru beraz, nolako banaketa aulkientzat? Macrontiar hutsek badituzte 160 deputatu, Modem delakoak 40, Edouard Philippe gobernuburu ohiaren aldekoak 18, eta beste laguntzaile zonbaiti esker heltzen dira orotara 245etara. Bainan gehiengo osoa deitzen dena 289tan dago. Hein hortarik hein bat urrun dira gure macrontiarrak. 44 aulkiren eskasean. Ez idurika ez baita guti! Alta, Macronek berak deia luzatua zuen eta aski ozenki, gehiengo osoa nahi zuelaAteraldi harrigarria...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a

Tratu bat ederra

Etxe puxanta da Mac Donald's, mundu guzian famatua! Zernahi jatetxe baditu bere kondu. Zonbait urte iraun duten ikerketa luze batzuen ondotik, finkatua izan da gaitzeko joko pollita bazuela pikoan ezarria ahal bezen zerga guti pagatzeko gisan Frantzian! Solasean egonik alokatze bat finkatu dute onez onean. Ez auziperatua izaiteko, Mac Donald's etxe horrek gaitzeko dirualdia ordainduko diote delako zerga-zerbitzu horieri. Orotara miliar bat euro baino gehixago! Miliar bat euro? Eta bai,...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a

Jean-Louis Trintignant

Biziki artista jeinutsua ginuen Jean-Louis Trintignant. Joan den astean pausatu da 91 urtetan. Gard eskualdean, han kokatua baitzen xahartzeari buruz eta mahastizaintzari emana.

Jeinu handiko artista, sail askotan trebatua, kantari ernea, antzerkilari arraroa, zinemako jokolari hauta, filmegile guziz preziatua, bestalde -hauxe da gauza harrigarria- auto gidari zoin-gehiagoka askotan ere parte hartua! Berenaz beti dudakor agertua, beti arrangura zer den egia eta zer ez...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 23a

Eliza berrituz

Peio Ospitalen artikulu berria interes handirekin irakurtzen dut: katolizismoak berritzeko behar gorria duela. Segurki baietz. Baina birfundatzeraino? XVI. mendean protestanteak entseatu ziren, eta zer gertatu zitzaien? Ez ustean erlijio berri bat sortu zuten, zaharra berritu nahian, eta honek sekula baino hetsiago segitu zuen bere aldetik. Ber gauza gerta daiteke gaur zuhurtziarik gabe jokatuz. Kasu dogmarekin. Haatik hortan zer sartzen da? Ni Credora mugatzen naiz, aski sinesgaitza zait...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 23a

"17 fraile beneditano aldudarren historia": (17/21) Beloke berriz bizi

14ko gerlatik landa Belokeko komentua berriz bizitzen hasi zen. Ez berehala haatik zeren 1906az geroz Larresoroko seminariotik kanporatuak izan ziren apezgaiak han baitzeuden: haiek nonbait egon behar eta Beloke hutsa baitzen, han kokatu zen seminario ttipia.

1918an, gerlatik landa, esperantza izan zen berriz ere gobernuak Larresoroko seminarioa diozesari itzuliko ziola, baina ezetza izan zen. Beloken egon behar izan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016