Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 10a
CASCADE LOCKS, OREGON. Bi txotx saio eginen dituzte aurten Oregonen 'Son of Man' izenpean sagardoa euskal erara ekoizten duen enpresako lagunek. Lehenengoa joan den larunbatean egin zuten, eta bigarrena heldu denean. Martxoaren 5ekoa arrakastatsu pasatu zen eta bildu ziren ehun bat partaideen artean baziren estatubatuar ez-euskaldunak, euskal-amerikarrak --Boisetik helduak gehienbat-- eta baita...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a
Otsailaren 8an, astearte eguerdiz, Blobologista klubeko ikasleei, "Alpha misioan" parte hartzeagatik, ikasle-agiria emana izan zaie.
Hona agiriarekin betan izan duten mezua:
"CNES, ESA, CNRS eta Tolosako Akademiako hezkuntza taldeko kideak, Blobologista klubean parte hartu duten ikasleentzat Hezkuntza-Esperientzia
Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a
Abenduaren 3an, Ziburuko Errekoletoen Komentua arraberritzeko lehen harria pausatu zuten Ziburuko eta Donibane Lohizuneko auzapezek. XVII. mendeko eraikin hau arkitekturaren eta ondarearen interpretazio zentro bilakatuko da, lanen ondoren. Antzina, komentua uharte neutro batean kokatua zegoen, bi herrien artean, zubi banarekin lotua.
Ustezko sorginkerien inguruko epaiketak gainditurik, Ziburu-Donibaneren eta Urtubiako jaunaren arteko auziak gibelean utzirik, batasunaren ikur bihurtu...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a
2021eko irailean, Beñat Eyherabide Otxaldeko kantariak, proiektu bat presentatu digu, Beskoitzeko eskola guzieri. Haien CDko kantu baten klipa beraiekin filmatzea proposatu digu: Aitona zaharra.
Horretarako, kantua eta dantza bat ikasi ditugu. Olentzerori buruz baita, eskola bakotxak mozorro bat hautatu du: Olentzeroren jantziak, "pull de Noel" delakoak edo uharteen Eguberriko jantziak.
Azaroaren 19an, denak elkarrekin Beskoitzeko elizako plazan bildu gira, klipa filmatzeko....
Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a
Pasatu berri da emazteen eguna Euskal Herrian ere, hainbat eta hainbat ekitaldirekin, Ukrainako gerla izugarriaren lehen erasoen eta koronabirusaren azken putarren artean. Manifestaldiek karrikak bete dituzte iluntzeetan, emazteen bizitzeko, izateko eta norabide sexualak hautatzeko eskubideak aldarrikatzeko. Urteko hitzordu garrantzitsua da, Epelondo goitizenez kazeta honetan idazten duen matxista zahar eta zabar honentzat ere. Ez naiz karrikara jaitsi,...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 03a
Martxoaren 8a Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna asteartean ospatuko da, karia horretara Mundu Zabalean sailean 3 emazteren potreta argitaratzen dugu. Munduan zehar borrokatu diren emazte anitzen aipamena egiteko baliteke, hiru emazte hauen borrokak eta engaiamenduak, beste ehunena irudikatu nahi du. Emazte hauek zanpatzailearen kontra altxatu dira, segur memento huntan ukrainar emazteek berdin buru egiten dutela.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016