Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a
Emmanuel Macron hautagai beraz. Berriak ez ahal du nehor biziki harritu. Badu hilabeteak baginakiela, errekontru handiz kanpo, hautagai agertuko zela. Ikusten ere ginuen bozketa nola abiatua zen. Azken puntan jakinarazi du argi eta garbi gisa hortako hautua egina zuela. Eta hori herritarreri zabaldu gutun baten bidez. Gutun luze bat, biziki luzea. Mehetegiko zakur zaharraren mutur luzea baino aise luzeagoa. Berak dionaz, frango umil agertu nahi du, ez dela espantuka hartzeko...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a
Denen buru, hamabi hautagai izanen dira apirileko hauteskunde horietan. Aski babesle ezin bilduz ari zirenek ere gainditurik azkenean, salbu batek, eta nekez bada nekez, kausitu traba guziak. Azkenik Philippe Poutou ezkerburukoak. Eta Christiane Taubira ezkerraldeko ministro ohiak gibelera eginik biziki urrun baitzen bost ehun babesle ukaitetik. Gauza bat frangori arrasharrigarria iduritu zaiotena. Jakinaren gainean emazteño hori zoin ezagutua den bazter...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a
Izurritearen kontrako neurriak berriz arinduak izanen dira heldu den astelehenetik goiti (martxoak 14) gaitzaren erasoa eztitu delakoz. Kasik nihun ez da gehiago maskaren atxikitzerik izanen, salbu garraio zerbitzuetan hala nola autobus, trein eta hegazkinetan. "Pass" delakoa ere gero eta gutiago galdetua izanen da.
...Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a
Denbora batez aipaldi frango ukan du Yvan Colonna korsikar abertzaleak. Aspaldian preso ArlesenClaude Erignac prefeta hil zuela zigortua izanik. Joan den goiz batez, presondegiko kirol gela batean zelarik, beste presuner bat hurbildu zaio eta tira-hala joka hasi, kasik urkaturik uzteraino!
Handizki kolpatua eta hatsa doi-doia hartzen, ospitaleratua izan da. Ondorioz, gaitzeko sukarra jauzi ere da Korsikan. Kolpatzailea, 36 urteko afrikar bat,...
Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 10a
Ohartua zintezke, irakurle, Mandio beti baikor agertzen dela munduaren bilakaeraz edo jendearen gogo bihotzen garapenaz. (Ez ditugu berriz aipatuko, munduak, bere historia luzean, bizi izan dituen injustiziak, egin dituen aurrera pausoak, eta egiteko gelditzen zaizkion kontaezinak). Aise ulertuko duzu sentimendu hori, optimistarena, itzulipurdikatu baldin bazaio dakizun berria entzutean: gizalegetik kanpoko Putinen ankerkeria. Europarra,...
Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 10a
1995ean, 14 urteren buruan, Mitterrand-ek Eliseoko palazioa utzi zuen. Azken 30 urteetan izan ziren bost presidente bozetan, lauetan presentatu zen! Orrialde bat itzuliko zen. Azken bi urteetan presidente sozialistak bigarren kohabitazioa bizi izan zuen. Chirac-ek, azken presidente bozetan, 1988an, lehen ministro izaitea traba bat izan zela pentsatzen zuen (eta ez zen faltsua!). Horregatik, eskuinak 1993ko diputatu bozak errexki irabazi zituelarik, Chirac-ek ez zuen lehen ministro postua eskatu.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016