Orotarik | 2022ko Martxoaren 17a

Haziak Mintzo: "Erromako zubia" ipuin musikatua

Azaroaren 19an, goizarekin, Sarde Sardexka elkartea eta Itzuli konpainia Hazparneko Santa Teresa eskolara jin dira, "Erromako zubia" ipuin musikatu baten aurkeztera. CP, CE1 eta CE2ko ikasle elebidunek parte hartu dute ikusgarri honetan.

Euskal Hazia elkarteak du goiz hori antolatu eta ikusgarria baino lehen, haurrek tailer batzuetan parte hartu dute: "Elikadura eta kultur ondarea" zelarik gaia.

Talde baten animatzeko Sarde Sardexkako kide bat, Jenofa, jin zauku eta berak...

Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 17a

Presidente bozen historia: 2002 (7/10)

2002ko presidente bozak buru guzietan egonak dira. Denek badakigu lehen itzulia apirilaren 21ean iragan zela. Anitzek, nik barne, oraino buruan dugu memento hori, arratseko 8etan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko liderraren aurpegia agertu zelarik, telebistan, Jacques Chirac-en aurpegiaren ondoan. Denek Lionel Jospin lehen ministroaren aurpegia ageriko zela pentsatzen ginuen. Bost urtez lehen ministro egon zen, ezkerrak 1997ko parlamentuko hauteskundeak irabazi...

Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 17a

ABOren Omenaldi hunkigarria San Frantziskon AEBko pertsularier

San Frantzisko, Kalifornia. 'Omenaldi Berezia' eskaini zien NABOk iragan ebiakoitzean San Frantziskon Estatu Batuetako bost bertsolariri. Berezia eta hunkigarria, ondarreko hiruzpalau hamarkadetan hameka euskal besta eta elgarretaratzetan euskal pertsularitzaren suia atxiki eta heien euskarazko lekukotasun kantatua eta omore ona ekarri baitiote euskal komunitateari. Gogora dezagun omendu diren pertsularietarik hiru Kalifornian bizi direla, Jesus Arriada arizkundarra, Gratien Alfaro...

Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 10a

Gerla Europan

Errusiarren erasoaldi basatiari buru egiteko altxatu dira ukrainarrak, mundu zabalari eta bereziki Europari sustengu deia zabalduz. Egoera larria kontuan harturik, erabaki zonbait usaian baino abiadura handiagoan hartuak izan dira, bainan neurriz kanpoko eraso salbaiari ihardukitzeko eskasak iduritu zaizkie begiratzaile eta herritar anitzi. Nahi ala ez, Europan gertatzen ari den gerlak ondorio zuzenak ukanen ditu gure eguneroko bizian. Berehalako ondorioak bai eta luzarokoak.

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

EAE errefuxiatu ukrainarrak hartzeko prest

Eusko Jaurlaritzak 150 toki dituen gunea prestatu du Irunen, Ukrainako errefuxiatuak errezibitzeko. Zentro hori presazko harrera-gunea izanen da, eta handik Berrizen, Oñatin eta Tolosan prestatuak diren zentroetara bideratuko dituzte.

Iragarpen hau egin du Xabier Legarreta Jaurlaritzako Immigrazio eta Asiloko zuzendariak, Ukrainatik ihesi datozen jendeei Euskadin eginen zaien harrerari buruz erabakitzeko egin den erakunde arteko mahaiaren ondotik.

Halaber, Immigrazio eta Asiloko...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Errusiako itsasontzirik ez Bilboko portuan

Gasa garraiatzen duen itsasontzi errusiar bati Bilboko Portuan sartzea debekatu diote joan den ortzegunean. Ukrainaren kontrako gerla hasi zenetik EAEn gertatzen den lehen zigor-neurria da hau. Portuko agintariek jakinarazi dute errefusatua izan den ontziaren ordez, Estatu Batuetako gasa dakarren bertze ontzi bat helduko dela Bizkaiko hiriburura.

Aitzineko asteazkenean (03/2) hartu zuen itsasoa Errusiako ontziak Bilbora heltzeko xedez. Otsailaren 28an Yamal LNG geltokian zamatu zuten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016