Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Iratzartu

Aspaldixkoan Bernard Cazeneuve gobernuburu ohia arras isilik zagon bere xokoan. Bat-batean iratzartu zauku ihauteria hurbiltzearekin hartza ere iratzartzen den bezala! Ozenki jakinaraziz, presidente-bozak hor-eta, alderdi sozialista duela beti sustengatzen eta beraz Anne Hidalgo hautagaia, sondaietan arras apal bada ere. Argi eta garbi dio ez dela hain xuxen sondaieri sobera fidatu behar. Hots, itxura guzien arabera, esperantza du mirakulu...

Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a

Urdin eta hori

Kasik bat-batean nunahi ikusten dira, ttipi ala handi, ukrainar banderak. Edo bandera hori oroitarazten duten koloreak, urdin eta hori. Molde pollita daiteke erakusteko jendea zoin atxikia den ukrainar populuari eta salatzeko jasaiten duen eraso ikaragarria. Ez badituzte ere bandera horiek gibelarazten Ukraina itsuski funditzen ari dutenak. Dena den, galde anitz eta anitz bada, denek nahi ukrainar bandera horietatik. Bordelen konparazione, bada etxe bat tira-hala ari dena, beste lan guzien...

Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 17a

KATOLIKO ATEOAK

Beti interes handiz irakurtzen dut igandero Jean-Claude Guillebaud kazetari eta berriemaile nagusiak Sud-Ouest egunkarian idazten dituen editorialak, parada duen bakoitzean bere kristau sinestea agertuz. Nere artikuluaren helburua, gaur, otsailaren 20an, igandez, "L'étrange catholicisme d'Eric Zemmour" izenburuarekin agertu bere editoriala zuenganatzea da.

Ildo beretik, berriki frantsesera itzuli liburu batean (Dieu? Au fond à droite. Salvator), Iacopo...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 17a

"17 fraile beneditano aldudarren historia": (7/21) Kalifornian gaindi mendebaldean barna

Leon Gariador Xiloinekoa

Oklahomako aldean kokatu baziren ere beneditanoak, haietarik zenbait, Xiloineko Leon Gariador eta haren lehen kusi Geexan Ardans Mentakoa abiatu ziren Kalifornian gaindi, mendebaldean barna barreiaturik zeuden euskaldunen bila. Leonek hain xuxen utzi dizkigu zenbait oroitzapen, gehienak ingelesez idatziak. Kontatzen du nola Xiloinean sortu zen 1863an, 12 urtetan Beloken sartu Odilon Ardans osaba eta...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 17a

Itsas Bazterretik: Zinema laugarren eta hirugarreneko ikasleentzat!!

Martxoaren 3an, ostegunez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Donibaneko Le Select zinemara joan dira, "Collège au cinéma" programaren barnean eskainia zaien filmaren ikustera.

Aurten, lehen aldiko euskaraz ekoiztua izan den filma aurkeztua izan zaie, Lara Izagirrek zuzendutako "Nora" filma.

Sinopsia: Norak 30 urte ditu, Nicolas Aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 17a

Haziak Loratzen: Ihauteriak ezagutzeko parte-hartzaile izan behar da!

Beñat Zintzogarmendia historialariak erraten duen bezala: "Ihauteri guziak bost aldiz bizi behar dira horri buruz mintzatzen hasteko". Europa osoan, aspalditik ihauteriak iragaten dira bizia eta argia ospatzeko, natura berpizten denean. Ohitura hau Erdi Aroa baino lehenagotik etortzen da eta garai hartan, pestan, gizonek baizik ez zuten parte hartzen. Kitzikak botatzeko eta zernahi egiteko memento egokiena zen, askatasun osoz.

Besta honen kari, pasatutako urteko gauza txarrak eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016