Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a
EuskaltzaindiakMiren Agur Meabebizkaitar idazle eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin den osoko bilkuran. Xabier Kintana emeritu izatearen ondorioz (75 urte bete ditu) utziko duen hutsunea beteko du Miren Agur Meabek, Akademiak jakinarazi duenez. Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek, Miren Agur Meabe. Gaur egun, 24 euskaltzain oso badira; 150 bat euskaltzain urgazlek eta 68 ohorezko euskaltzainek osatzen dute Euskaltzaindia.
...Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a
Arizkundarrek ez dute beren herrian harrobirik nahi, argi utzi dute azken hilabeteetan. Lehenago ere errana dute, baina berriz adierazi nahi ukan dute publikoki hamarnaka herritarrek ez dutela holakorik nahi. Azaroan jakin zuten Canteras Acha enpresak ofitarik ba ote dagoen jakiteko Elbete eta Arizkun artean eta Almandozen zundaketak egiteko bi proiektu aurkeztu zituela. Arizkunen, herritarrak bildu eta galdeketa bat egin zuten, parte hartutako 155 herritarrek ezezko borobila emanik....
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Hamabi hautagai hor ditugu beraz. Zortzi gizon eta lau emazte. Sail hortan ere ez da oraino parekotasunik. Noiz izanen ote dira presidente-bozak hautagaietan gizon bezenbat emazterekin? Eta emazte bat noiz helduko ote da kargu gorenera? Egia erran, ez dugu ahantzi behar luzaz eta luzaz emazteek ez zutela legez-lege bozaren emaiteko eskurik ere! 1944an ardietsia alabainan De Gaulle jeneralak gisa hortako erabakia harturik. Geroztik izan dira aitzinamenduak, preziatu behar...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Hauteskundeak direla-eta entzuten dira ateraldi zonbait frango harrigarriak kausi daitezkeenak. Christophe Castaner macrontiar ministro ohiak erran du joan den egunean Macronek hameka hautagai badituela bere kontra. Gaixo gizona, hameka eraso jasan behar eskualde guzietarik! Gisa batez egia ere da bainan beste edozoin hautagai ez dea kasu berean? Bakoitxak beste hameka baditu bere kontra. Bakoitxa bere alde ariz eta beraz besteen kontra. Bainan arrunt kontra jokatzea dea...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Horiek hola, egia da ere giro berezi bat badelako nahitez, hautagaiak ez direla bozketa ibilki berek nahiko zuten gustura. Macron lehendakaria konparazione biziki hartua da bestalde, Ukrainako gerla horrekin eta gainerat keinka huntan Europa Batuaren zuzendaritza Frantziaren kontu baita. Batzuk uste dute gisa hortan zonbait puntu galtzen ahal dituela. Beste askok alderantziz puntuak irabaziko dituela. Sondaietan preseski goiti ari dela azken egun hauetan.
Beste hautagaiek ere beren...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Hauteskundeak hor berean-eta, berriz solasgai erretretak. Aspaldian entzuten da aldaketak behar direla akuilatu eta nihundik ahalaz lehenbailehen. Macron ere arras berotua zen ez oraino hain aspaldi. Deusik ez da haatik kanbiatu. Eta zer diote orain hautagaiek? Erretreta 62 urtetan hartzen da bainan lehentxago ere kasu berezi batzuetan. Adina berriz gibelatu behar litakea? Batzuk baietz diote, ez dela besterik egiten ahalko,eta Macronek 65 urtetan ezar lezake. Gisa hortan erakutsiz ez dela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016