Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 17a
Espainiatik... Zeelanda Berrira, edo Japoniatik... Islandiara, herrialde horietan lau eguneko lan astea plantan jarria dute. Belgikako gobernamenduak berrikitan bide bera hartu du. Islandian arrakasta handia du, 2015 eta 2019 urte artean, 2.500 langilek esperimentazioa egin zuten, 35 orenak lau egunez eginez. Ikerketa batzuk diote langileen ongizaiteari esker, produktibitatea emendatu dela, eritze geldialdi gutiago eraginez. Herrialde horiek ingurumenaren zaintzea ere babestu nahi dute, 29...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 17a
Yvan Colonna Arles-eko presondegian djihadista batek erasotzeak, bazterrak inarrosi ditu. Korsikan manifestazio jendetsuak iragan dira gertakari horren salatzeko. Korsikar militantea garun heriotzaren egoeran izaiteaz gain, galdera batzuk pausatuak dira. Nolaz espetxe administrazioaren zaintza ez den ohartu 8 minutu iraun duen erasoaz, deus egin gabe?
Jakinez presoak filmatuak direla, zaindariak ez jabetzea, kartzeletako baldintzeri buruz gogoeta anitz sortu ditu. Nola liteke posible...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a
1996az geroztik, Txernobylen gertatu hondamendi nuklearraren ondotik, Txernobyl elkarteak urtero udanadin gutiko haurrak Hegoaldeko familietara ekartzen ditu. Hamar urtez jin dira, bainan aurten Txernobyl elkarteak salatu duenez, 192 haurrei Ukrainatik ateratzea ezinezkoa zaie. Denek ere Euskal Herrira etortzeko ohidura dute, horietako batzuk 10 urtez Euskal Autonomia Erkidegora edo Nafarroara etorri dira. Txernobyl elkarteakahalegin berezia eskatu du Ukraina iparraldeko herri txikietan bizi...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a
Dagoeneko Jaurlaritzak Ukrainako 500-700 pertsona errefuxiatu aterpetzeko azpiegitura prest dauka. Bainan pentsatzekoa da ondoko egunetan gehiago etorriko direla eta erakundek 700-1.500 pertsona errezibitzeko lekuak prestatuak dituzte, halaber Nafarroako gobernuak. Ukrainako gerraren aurrean"herri bezala"hartu beharreko neurriak adostekoazterketa batzordeasortzea proposatu du EH Bilduk. Dagoeneko 1.700 euskal herritarrek beren etxebizitzak eskaini dituzte, helbide elektronikoaren bidez...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a
Ukrainako gerlak eragin ondorio kaltegarriak, jadanik aipatuak ditugu. Aldi honetan gehituko ditugu, bereziki alor gehienik kaltetuak: energia lehengaiak eta garraioak.
Metalgintzan burdina ala altzairuaren prezioa azkar emendatu da, eta nola ez, argi indarraren prezioa halaber. Arcelor Mitalek ekoizpena gelditu edo mugatu behar ukan du, Sestaon gastuei buru egin ezinez, hain da neurrigabea energiaren kariotzea; burdin barra gehienik Ukrainatik ekartzen da.
"Errusiak baimendu...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a
Nafarroa Alesbeseko Herriko Etxeak zentsuratu ditu euskaraz eta gazteleraz idatzi afixak, ezkerreko alderdi independenteak salatu duenez. Auzapezak argudiatu du euskaraz ere idatziak zirela. Ezkerreko alderdiak jakinarazi du, hainbat ekitaldi iragartzeko afixa elebidunak argitaratu nahi zituztela, elebidunak euskaraz eta gazteleraz, hots erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Auzapezak erran die ezin zutela afixa elebidunik atera, udalaren izenean "Alesbes eremu ez euskaldunean izanez"....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016