Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Hego Euskal Herriko garraiolari batzuk greba abiatu zuten martxoaren 14an, erregaien kariotzeaz protesta egin eta laguntzak galdegiteko. Nafarroako Tradisna eta Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen "Hiru" sindikatuak egina zuen lana uzteko deia. Haatik, Hego Euskal Herriko bertze sindikatuek ez zuten mugimenduarekin bat egin.
Greba horren ondorio kaltegarriak laster hauteman dituzte sektore desberdinetako enpresek: esneki ekoizleek, inguraketa arrantza egiten duten baxurako ontziek,...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketarako Legea. Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak azpimarratu du memento egokian gertatzen dela onarpen hau, "klima larrialdia eta krisi energetikoa" gero eta nabarmenagoak izanik. Halaber, kontseilariak azaldu du lege berria legealdi hastapenetik eraman lanaren emaitza dela, Europako Batasunaren xedeekin bat egiten duela, 2030erako gas isuriak %55ez murrizteko.
Itziar Gomezen arabera, legeak sektore ekonomiko...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Udaberri honetan jokatuko da Arabako bertsulari txapelketaren XV. edizioa. Lehen kanporaketa apirilaren 1ean izanen da Amurrion. Finala, berriz, ekainaren 11n ospatuko da, Gasteizko Europa biltzar jauregian. Anartean, lau kanporaketa izanen dira, 11 saiotan banatuak. Orotara, 30 bertsularik parte hartuko dute lehiaketan. Saio guzietako sarrerak jadanik eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Emmanuel Macron lehendakaria lau orenez segidan mintzatu da berriketari multxo batekin, hautagai bezala eta kondatzeko preseski zoin dituen bere xede nagusiak. Solasa aise heldu zitzaion, iturri handiko ura burrustan jiten den bezala! Jakizazue beraz ez duela xede eskasik, hasian hasi ehun bat agertzeraino! Zernahi gai aipatuz, elkartasuna, erretretak, hezkuntza, artategiak, lan-eskasa eta gaineratiko guziak! Artetik erraiteko, bistan da xede orgatara pisu hori ez zuela goiz...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Besteak beste, Macron hautagaiak nahi luke bost urte barne nehor ez gehiago lanik gabe izaitea. Biziki xede ederra zinez! Azpimarratuz lana baduenak beharko duela lanean gehixago arizan bainan ere lanik ez duenak gehiago mugitu lan baten ukaiteko! Bainan ez ote den erraitea izanki erretxenikholakoetan! Duela bost urte gisa berean ez zuena erran nehor ez zela gehiago aterberik gabe izan behar eta karrikan ahal bezala etzaterat bortxatua! Denek badakigu ez dela holakorik gertatu, beti...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Hauxe da berria hau berriz! Gérald Darmanin barne-ministroak erakustera eman du gobernua ados litakeela hein bat autonomiaren segurtatzeko Korsikari. Ugarte hortan giroa azkarki samindu delarik Yvan Colonna hango abertzale guziz ezagutua zanpatua izanik, eta ez guti, Arleseko presondegian. Autonomia? Korsikar abertzale frangok aspaldian berantetsia dute! Beste frangok amesten izaitekoz bere-gaintasun osoa, heldu baita beraz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016