Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a
Hasi da jadanik, urratsez urrats eta tipa-tapa Euskal Herria hatsanka eta izerdiz atxikitzen duen AEK-ren aldeko lasterraldi mitikoa. Aste betez, mundua ahantziko dugu, Ukrainako gehiegikeriak eta Frantziako presidente hauteskunde uherrak. Deusek ez du kilometro bakoitzeko mila metroek baino munta haboro ukanen eta gainera iparralde honetan bietan pasatuko da, egunez eta gauez, ekialdetik eta sartaldetik, hegorantz. Euskaldunak ez dira sekula egun horietan bezain zoriontsu agertuko...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 24a
Yvan Colonna Korsikar preso politikoaren kontrako eraso salbaiaren ondotik, Korsika guzian jazarpen egoera hedatu da. Manifestaldi jendetsuak, poliziekin enfrentamendu bortitzak, bastimendu publikoen suntsitzeak. Belaunaldi ezberdineko milaka eta milaka korsikar oldartu dira, gazteria buru zutela. Korsikako gobernuko lehendakariak aspaldidanik galdegiten zuen funtsezko negoziaketa, azkenean frantses gobernuak onartu du eta Korsikako hautetsiekin Gerald Darmanin barne ministroa bera mintzatzera
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Gorka Palacios xuritua:
Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorka Palacios ETAko kide ohia xuritu du, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Atristrain auzian ezarri jurisprudentzian oinarrituz. Fiskaltzak 316 urteko presondegi zigorra galdegiten zuen Palaciosentzat, 2001ean, Madrilen bonba auto bat zartaraztea leporatzen baitzion. Baina auzitegiak ez ditu frogak kontutan hartu, presoa inkomunikaturik zegoelako deklarapenak egin zituelarik, eta hauek torturapean erran solasak...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Hezkuntzako sindikatuek (ELA, LAB, Steilas eta CCOO) greba deitu dute martxoaren 25erako EAEn, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu den hezkuntza hitzarmen berriarekin ez baitira ados. Ez dituzte onartzen edukiak, ez eta ere eduki horiek finkatzeko erabili den prozedura. Hezkuntza komunitatea osatzen duten langileen iritzia ez dela kontuan hartu salatzen dute sindikatuek. Beren hitza entzunarazteko, greba eginen dute hezkuntza sistema osoan, publikoan eta itunpekoan, ama-eskolak barne. Halaber,...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU bakan gertatzen den bezalako adostasun "historikora" heldu dira Hezkuntza Legeari buruz, ordezkarien %90ek alde bozkatu baitute.
Hitzarmenaren ondorioz, Hezkuntza Legeak kasik babes osoa ukanen du Eusko Legebiltzarrean.
Akordioa finkatu ondoan, Leixuri Arrizabalaga (EAJ), Ikoitz Arres (EH Bildu), Jose Antonio Pastor (PSE-EE) eta Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos-IU) legebiltzarkideek agerraldia egin dute hedabideen aitzinean,...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako udal pilotalekuko Euskal Herriko armarria ezabatzeko manua eman dio Herriko Etxeari. UPNk aurkeztu du armarri hori ezabatzeko eskatzen duen helegitea. UPNren ustez, botere publikoen neutraltasun politikoa eta interes orokorrak "objektibotasunez zerbitzatzeko betebeharra" urratzen zuen armarriak.
Gaur egun EH Bildu da agintean Atarrabiako Udalean. Honen arabera, berriz, Euskal Herriko armarriak identitate kultural eta linguistiko bati...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016