Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 31a

Gerla berriz Europan

Munduko bigarren gerla 1945 urtean burutu zitzaigun: Europan maiatzaren zortzian, Asian buruilaren bian. Geroztik bakea gozatu dugu mendebaldean, bereziki Alemaniarekin adiskidetuz. Haatik Balkanetako penintsulan Jugoslaviako errepubliken federazioa desegin zenean, osatu zuten zazpi estatu txikien artean izigarriko gatazka piztu zen 1991eko ekainean, hamar bat urtez haurrideen arteko masakre andana eraginez, bereziki Sarajevon. Han ez dakit orain gogoak zertan dauden, baina gu hemen zer...

Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 31a

Presidente bozen historia: 2012 (9/10)

2012ko presidente bozak beste "ortzi karraska" batekin hasi ziren, ez Frantzian iragan zena baina Atlantikoaren beste aldean, New York-en. 2011ko maiatzean, FMIko buruzagia eta, inkestetan, frantses presidente bozetako faboritoa, Dominique Strauss-Khan, arrastatua izan zen, munduko telebista guzien aitzinean, bortxatze batez akusatua izan baitzen. Lider sozialistaren anbizioak lurrera erori ziren. Sozialistak 2012ko presidente bozetako faboritoak egoiten ziren baina beste hautagai bat behar zute

Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 31a

Jean Flesher-ek afaria prestatuko Boisen eta Korrika munduan

BOISE, IDAHO. Idaho aldeko euskaldunek eta idahotarrek oro har, aukera berri bat ukanen dute apirilaren 9an Jean Flesher chef euskal-amerikarraren sukaldaritza dastatzeko. Salt Lake City bere sorterritik joanen da, batzuk Ezterenzubi bere amaren herrian Manexaundi deitzen duten gizon euskaldun eta euskaltzale hau, kasu huntan ez musikari gisa, edo(ta) munduko euskal etxeen hautetsi eta ordezkari gisa, chef gisa baizik. Izan ere, sukaldari esperientzia ederrekoa da, beti...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a

Itsas Bazterretik: Hazitik lilia enpresa deskubritu dute!

IEP bisita profesionalak proiektuaren barne, beste lanbide bat ezagutzeko aukera ukan dute ikasleek. Oraingo honetan, Hazitik Lilia enpresa ezagutu dute.

Otsailaren 4an eta 11n, baita ere martxoaren 4an, Senperera joan dira eta han dauden negutegi eta instalazioak bisitatu dituzte. Hazi biologikoak erein eta landare bilakatu arteko prozesua ikasi eta ikusi dute. Hazteko behar dituzten baldintzak eta prozesua ezagutu dituzte. Hazi direnetik, salmentan ematen diren arte.

Konturatu...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a

Haziak mintzo: Seigarrenak film laburren bikoizketan

Hendaiako Saint-Vincent kolegioko seigarreneko ikasle elebidunek oso proiektu interesgarria egin dute. Herri Elkargoak koordinatutako proiektu honen kari, azaroan ikasle guztiak Baionako Atalante zinemara joan ziren, film labur sorta ikustera.

Horren ondotik, arizale profesionala, sei astez, kolegiora etorri da eta ikasleek film hauetako bat euskaraz bikoiztu dute. Bakoitzak pertsonaia baten ahotsa egin du, baina batzuetan, pertsonaia bera bi ikaslek bikoiztu dute.

Ikasleek...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a

Haziak loratzen: Kantu bat gara

Martxoaren 4an Jon Maiak Hazparnen 'Kantu bat gara" ikuskizuna aurkeztu zuen. Gure AEKko formakuntzari esker xantza ukan genuen berarekin elkarrizketa egiteko. Hastapenetik ohartu ginen xumea eta hurbila den pertsona dela. Luzaz mintzatu zitzaigun, lasaiki bere historia eta euskarari buruzko bere ikuspuntua azaldu zizkigun.

Jon Maia 1972an sortu zen Urretxun, Gipuzkoan. Nahiz eta bere gurasoak espainiarrak diren, betidanik euskalduna senditu da. Euskal filologian lizentziaduna...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016