Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a

Yvan Colonna hil da

Hainbestenarekin, astelehen arratsean jakin da Yvan Colonna pausatu dela. 61 urte zituen. Azken hatsa eman du hemeretzi egun ospitale batean egonik, Marseillan, behin ere bere baitaratu gabe. Itxura guzien arabera, gertakari latz horrek ukanen du ondorio frango eta hain segur untsa ondorio saminak.

...

Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 24a

ELIZAREN GOBERNUAREN BERRIKUNTZA

Izan dadin erakunde bat edo talde bat, berrikuntzak eginen ditu bizi nahi badu. Eliza katolikoa berrikuntza nagusia egiten ari da eta Aita Sainduaren azken aldarrikatzeak bide hori hartzen du, maisuki.

Erromako Kuriari buruzko Konstituzio Apostoliko berria "Praedicate evangelium" argitaratua izan da. San Josepe besta egunean promulgatua izan da eta ekainaren 5ean, Mendekoste bestan, sartuko da indarrean. Badu bederatzi urte konstituzio berri horren prozesua hasia dela....

Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

"17 fraile beneditano aldudarren historia": 8/21 Geexan Ardans Mentakoa eta Charles Espelet Haxketakoa

Leon Gariador genuen aipatu joan den aldian. Kalifornian gaindi egon ondoan, horra non 1909an Oklahomara berriz deitu zuten.

Beste beneditanoek lana segitu zuten beraz, eta haietan zen Leon Gariadorren lehen kusia, Gratien Ardans Mentakoa. Honek parropia berria...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

EPELONDO: ARMA FERIAK

Hiru milioi ukrainarrek beren herria utzi dute dagoeneko eta UNESCOren arabera, gehienak umeak eta emazteak dira. Uste dut, hau, erran dugula iragan astean ere. Eraso diren hiriak eta eremuak lur huts ikusten ditugu telebistek helarazten dizkiguten irudietan: etxeak, bideak, autoak, bi urte hauetan hain inportanteak suertatu diren ospitaleak, eskolak eta haurtzaindegiak imilitzaren parekoak dira errusiarren zartailuen azpian. Hogei egunez luzatu dira bonbardaketak, negoziaketak bezain beste...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

Miseriatik ihesi*

Aita, eritasunak ezindu eta pausatu da...

Hunen anaiak ez dio bakerik uzten amari

amak ez baitu bigarren senarrik hartu nahi;

beti ondotik dabil gizon madarikatu hori.

Azkenean, bortizki jazarri da haurreri,

eta lizeoan ez dut gehiago sartzen zangorik,

hor nuen egun guziz gibeletik eta gordetzen naiz.

Hamasei urte: zer egin amaren griña eztitzeko,

zer jalgibide dut anai-arreben gerizatzeko eta laguntzeko,

egoera bihurria eta nola buru...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

BIDASOAN ITOTZEKO....

(Mehetegiko xakurra...)

Kilometroak ehunka

Gau ala egun eginez,

Basamortuak iragan

Erresuminduak oinez...

Gero Bidasoan ito

Leher eginik... ezinez!!

Amets eder bat gogoan

Abiatu zen herritik

Gazte bat beldur gabea,

Gabon Afrika erditik...

Berriak igortzekotan

Geroago Frantziatik...

Kolonietatik zenbat

Migratzaile abiatzen

Dira Europara buruz

Eta oi bidean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016