Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

Itsas bazterretik: Kolegioaren aldeko igandeko kantaldia!

Martxoaren 13an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek "Bidasoatik harago" kantua abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute kantuz eta trikitixan "Izar iheskorra" kantua eskainiz. Plazer handi batekin Xabi Solano gurekin lotu da musikaz laguntzeko, "Brebeta euskaraz" kamiseta urdina ezarriz! Hau sorpresa ona!

Bigarren partean, Xabi Solano, bere musikariak eta Kimua dantza kolektiboak animatu dute...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

Haziak loratzen: Leon Bonnat-en heriotzaren mendeurrena

Leon Bonnat Baionan sortu zen 1833an, Oise Departamenduan 1922an hil zen.

Hamahiru urte zituen Madrilera joan zenean bizitzera familiarekin. Han hasi zen bere margolaritza ikasketak egiten. Zazpi urte iragan eta gero, Baionara itzuli zen. Orduan, Baionako Herriko Etxeak emandako bekei esker, Parisen eta gero Erroman segitu zuen bere formakuntza Arte Ederretan.

Hasieran, margolan erromantiko eta historikoak egiten zituen. Gero, famatua bilakatu zen hirugarren errepublikako jende...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a

Ukrainarrekin sustenguz

Munduko egoera tristea da, denek entzun dugu Ukrainan pasatzen dena. Gure erakasleekin Ukraina kokatu dugu eta ikusi dugu ez dela hain urrun. Aipatu dugu zer pasatzen den han eta jendeak nola bizi behar ziren. Batzuk metroan ala aparkalekutan lo egin behar dute, bestek ihes egiten dute haien puskak eta oroitzapenak han utziz. Bestalde gizonek 60 urte arte, han gelditu behar dira, haien herria defenditzeko.

Emozio handia sortu da eta guk ikasleak zerbait egin nahi ginuen haien...

Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 24a

Presidente bozen historia: 2007 (8/10)

2002ko presidente bozetan, lehen itzulian, abstentzio errekorra izan zen (%28). Alderantziz, 2007an, abstentzioa zinez apala izan zen, %16rekin (kasik 1974an bezala). 2002ko "ortzi karraskak" efektu handia ukan zuen. Lehenik ezkerrari buruz, "bozka baliagarriaren" kontzeptuaren sortzearekin, baina ere bozkatzaile guzieri buruz, eskuin muturra ez berriz bigarren itzulian gertatzeko. Gainera, 2007ko presidente bozak erreberritzearen hauteskundeak izan ziren. Hautagai...

Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 24a

Parisetik Sydneyra, New Yorketik La Platara, bizi-bizi dator Korrika 22

KORRIKA. Munduko euskara ikasle-irakasleak, eta euskaldunak eta euskaltzaleak oro deituak izan dira aurten ere tipi-tapa Korrika egitera. Diasporan ere klasiko bat dira Korrika eta Korrikarekin batera antolatu ibilaldi, ekitaldi eta elgarretaratzeak. Euskal Etxeetan eta munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura ikasten dutenek gogoz goaitatzen dute, eta 22. edizio huntan ere deliberatua dute hameka saioren bitartez euskara eskolen berri eta euskal ezagutza...

Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 17a

Errusiar populua bakearen alde

Mundu guzian, Putinen manuz Errusiar botereak Ukrainan abiatu gerlaren kontra elkarretaratze eta salatzeak iragaiten ari dira. Errusian berean ere bakearen alde eta Kremlin-ek eramaiten duen politika errepresioa salatzeko mobilizazioak badira. Mobilizazio horietan parte hartzen duten errusiarrek Putinen gobernuari buru egiteak arriskuan ezartzen ditu. OVD-Info Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera 6.000 pertsona baino gehiago arrastatuak izan dira (artikulu hau idazterakoan)....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016