Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
2019an, laborariek Frantziako enpleguaren %1.5 baino ez zuten betetzen eta berrogei urtez nekazari kopurua bostez apaldu da: lau ehun mila dira gaur, gehienak 55 urtez goitikoak. Alta, aurtengo lehendakari kanpainari begira, ematen du lur langile horiek gehiengoan direla, hautagai bakoitzak zein leunkiferekatzen dituen ikusiz: promesek, jakina, sinestunak baizik ez dituzte kateatzen... eta laborariak betidanik aski sinesberak suertatu dira, beraien...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a
Aitzineko astean, "Bretainia Laborantza Agroindustriaren Kontra" kolektiboko 50 bat militantek, tren bidean pareta bat eraiki dute, Sanders enpresara abian zen trena blokatuz. Tren horretan kabalentzat bazkak egiteko zerealak garraiatzen zituen. Ekintzaileek bagoiak ideki eta 1.200 tona gari lurrera bota dituzte.
Ageri baten bidez, kolektiboak ekintza horren helburua zein den azaldu du: "Laborantza industria sistema zuzenean paretara doa, geldiarazi behar dugu". Laborantza...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a
Malin, klima aldaketa dela eta, ondorio larriak pairatzen ari dira: euri erauntsiek uholdeak eraginez eta ondotik idorte ezohikoak, haize bortitzekin. Klima nahasmenduak, ur-baliabideak eta lurzoruaren kalitatea kaltetzen du, ondorioz laborantza eta arrantza ahultzen du.
Saheleko herrialdea, jadanik pobrea dena, elikadura segurtasun eskasean ezartzen du populazioa. Horrez gain, herritarrak egoera politiko eta segurtasun krisi handian bizi dira, 2021az geroztik gatazka armatu baten...
Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a
Ukrainako gerla dela eta, gutitan aipatuak ziren errusiar oligarkak anitz aipatuak dira. Modu pribilegiatu batean gobernatzen duen talde politiko ttipi baten parte diren pertsona horiek, nor diren joan gira ikustera.
Enpresaburu boteretsuak dira, jet pribatuen jabeak, itsasertzeko estazio garrantzitsuenetako yateak eta munduko lau ertzetako luxuzko eraikinak dituztenak. Zigor ekonomikoak ezarriz, estatu anitzek Errusiako erregimena zapaltzea espero dute.
Elite hauek agertu ziren...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu hilketaren ikerketa, Diputatuen Kongresuak batzordea sortzea ez du onartu, EHBildu eta ERCek egin galdera baztertuz. Oroitaraz dezagun, egun horretan langileak elizan egiten ari ziren batzarrean poliziak tiroz 5 lagun hil zituela eta 100 bat balaz kolpatu. PP, PSOE, VOX ala Ciudadanosek ez dute galdera baimendu,aldiz Podemos, ERC, EHBildu ala EAJak, besteak beste, eskakizuna sostengatu dute, gehiengorik lortu gabe. Batzorde horren helburua da polizia...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Euskal ekonomia sailak oren zailak bizi ditu: Ukrainako gerlak eta garraioen grebak, erkidegoko enpresa andana kaltetzen dituzte: enpresa zenbait geldituak daude,beste batzuk aldizkako jarduerak egiten dituzte. Hala nola CAF enpresak, Beasainen ala Irunen, hornidura faltaz, geldialdiak eginen ditu. Volkswagen-ek Nafarroan ala Mercedesek Gasteizen ekoizpena gelditu dute, pieza eskasa izanez. Papresa paper lantegia Errenterian, Michelin ACB Bizkaian, Arcelor Mital eta Olaberria enpresek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016