Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a

Gaitzeko ateraldia

Bainan sail huntan zendako aipatzen dugu egun big-bang delako hori? Joan den egunean

Emmanuel Macron lehendakariak hitz hori erabili baitu Pariseko irrati batean. Udaberri huntakohauteskundeetaz mintzo ziren. Macron ari erran eta erran partida jadanik irabazia balu bezala, bere aldeko frangok diotelarik hori ez dela hain egoki, hobe dela ez aitzinetik espantuka hartzea, bozak izaitearekin uste-gabekoak ere gertatzen direla. Macron harro halere, beroan bero aipatzen zituela bozen...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a

Nola har?

Bainan nola hartu behar dira holako solasak? Bada gisa guziz anitz gogoetaren egiteko bazka!

Badira harrituak bezala daudenak, iduriez dakitela zer erran, lehendakariak ez duela batere goretsi oraiko gobernua, alta berak ezarria xutik, erakustera eman izaitekotz ministro gehienak berriak izaiten ahal litazkeela. Macrontiar askok haatik arras untsa hartu dituzte ustegabeko solas horiek. Diote on dela gobernuari ere freskaldi on baten emaitea, ministro izaitea karga pisua dela eta ez...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a

Elurra!

Ustegabeko gaia dugu hauxe! Apirilean gira eta elurra jin zauku! Egia erran, berria ez da baitezpada harrigarria, lehen ere ikusi da elurra apirilean eta berantago ere artetan! Behin laborari xahar batek erran zaukun oroit zela elurra ikusirik Salbatore egunean! Aldi huntan, harritu gira haatik aitzineko astetan gaitzeko egun goxoak ukanak baiginituen, iduri udaberri betean ginela jadanik! Uste ginuen beraz negua despeditua ginuela bainan bat-batean berriz erakutsi dauku bere gisako...

Gogoa hazi | 2022ko Apirilaren 07a

BAKOTXA BERE ALDIAN

Azken urte hauetan zendu zenbait lagunen argazkiak hor ditut nere aitzineko paretari lotuak. Batzuk ezpain xokoan kokatu irriño bat eskaintzen dautate. Joan ziren bakotxa bere aldian, eta gu ere bagoaz banazka... Hor ditut neri begira: Pierrot, Terexa, Jean-Baptiste (Jamatttit), Anita, Marzel, Graxie, Mikel, Josette, Aitor, Joxefin, Rita, Joxan eta abar...

Herrian berria hedatu zenean, PAUSATU DA erraiten zuen jendeak. Pausatu, atera mundu huntako kezka, gatazka eta beldurretikbertze...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a

1512: Züberoa Frantziak hartü

Afera hau hasi zen 1449an, Ehün Urtetako gerla ürrentzealat. Züberoa Akitaniako parte zen, eta Lapurdik bezala, bere jauna Akitaniako düka züan. Baxenabarre aldiz Nafarroako erresuman zagoan. Akitaniako düka ber denboran Ingalaterrako errege zen, Alienor handiaren ondoko zelakoz. Haatik Akitanian ez zen errege, Akitaniako lürra Frantziako erresuman kadastratürik beitzen: arren hor Frantziako erregearen peko zen ordünko legez. Ehün Urtetako gerla hartan kartak nahasi zütüen,...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a

Zuzentasuna, askatasuna eta maitasuna

Urteak milioika badoaz

Bizidunak beti sortzen

Eta ez dugu oraino jakin

Bake bidetik ibiltzen...

Halere gure baitan gogoak

Esperantza ez du galtzen,

Noizbait ikasiko dugula bai

Denek bakean bizitzen!...

Zuzentasuna, Askatasuna

Baita ere Maitasuna

Bere baitan bizi dituenak

Daki zer den zoriona.

Horietarik bat eskas badu,

Ezin aurki atsedena...

Hiruak bizitzen saiatzen da

Bizia maite...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016