Orotarik | 2022ko Apirilaren 14a

Haziak Mintzo: Haziak mendian

Badu zonbat urte, Baxe Nafarroako eta Zuberoako sareak Haziak Mendian ekimena antolatzen duela. Joan den urtean ezeztatua izan zen Covida modan baitzen baina aurten joan den urteko moda pasatua da eta denek mendira joaiteko gogoa asetzen ahal dugu.

Martxoan berriz sarea aktibatu zen eta aldi batez elkartu ginen Donazaharreko San-Mixel eskolan. Jadanik jendea hor zen prest eta motibatua zerbait elkarrekin sortzeko eta antolatzeko. Bilkura batekin bakarrik aski izan zen afera martxan...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 14a

9/21: "17 fraile beneditano aldudarren historia"

Leon Gariador Sacred Hearth frailetxearen buru.

Jin gaiten berriz Oklahomara. Han genituen Leon Gariador Xiloinekoa, Guillaume Ospital Koxkartekoa eta Placide Harismendy Preoltxainekoa. Leonek Kalifornia utzi behar ukan zuen 1909an. Benoît haren anaia, Xiloineko semea hau ere, Beneditano guzien buru hautatu zuten, Ameriketan bisita baten karietan, Leon izendatu zuten Priore, erran nahi baita Oklahomako monasterio-buru.Ez omen ziren haatik denak horrekin...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 14a

Akademia ikuskaritzako bulegoak okupatuak

Aitzineko ostegunean, sare sozialen bidez jakin da Donapaleuko, Donibane Lohizuneko eta Baionako Akademia ikuskaritza bulegoetan Seaskako buraso eta erakasleak sartu zirela. Mobilizazio hau eskakizun bakar baten inguruan egina izan da, Seaskako ikasleek brebetako ala baxoko azterketak euskaraz pasatzeko ahalmena ukan dezaten.

Seaskak Bordeleko Errektoretzari aspaldidanik hitzordua eskatua du, berririk ukan gabe. Joan den astean egin protestan, buraso eta erakasleek erabakia zuten...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 14a

Aberri Eguna

Apirilaren 17an pazko egunaz ohidura den bezala, Aberri Eguna ospatuko da. Alderdi bakoitzak bere eskualdean eginen du.

Ipar Euskal Herriari doakionez, EHBai abertzale ezkertiar mugimenduak Azkaine hautatu du. Bi urteren ondotik, elkartzeko momentua dela adierazi du "Euskal Herriaren burujabetzaren alde garen guziok indarrak biltzeko eguna izanen da Azkaineko hitzordua". Manifestaldiarekin hasiko da (12:00), ondotik ekitaldi politikoa, bazkaria (13:00). Euskal Herriaren burujabetzaren...

Ba ote dakixu? | 2022ko Apirilaren 14a

Aljeriako gerla (1/8)

Duela 60 urte, 1962ko martxoaren 19ko su-etenarekin, Aljeriako gerla ofizialki bukatu zen. Ofizialki bakarrik, gatazkak segituko baitziren oraino kasik bi urtez. Nire osaba Martin-ek memento horretan zuen bere "soldadutza" Aljerian bete. Kondatu zidan 1962an eta 1963an gatazka gogorrak segitzen zirela, oraino hil batzurekin bi aldeetan. 50 urteren buruan oraino, gertakari horren aipatzea beti gogorra zen. Martin sobera goizik pausatu da, duela hilabete batzuk. Nire artikuluak dedikatzen dizkiot.

Euskal diaspora | 2022ko Apirilaren 14a

'Harriagueren Astea' Uruguain, Euskal Ikasketak eta Aberri Eguna

SALTO, URUGUAI. Joan den astelehenetik heldu den ebiakoitzeraino egiten ari da Uruguaiko Salton 'Harriagueren Astea'. Oroit dezagun Pascual Harriague hazpandarra (1819-1894), egun Uruguaiko mahats nazionala den Tannat-en aita eta sartzaile gisa hartua dela herrialde hartan. Ardogintza uruguaitarreko aitzindari honen soto eta instalazioak Salton, egokitu eta prestatzen ari dira Udala, herriko Euskal Etxea, ardogileak eta turismo agentzia partzuer dituen ekimen batean, euskal...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016