Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Hilerrietan musulmanen hilobiak

Gipuzkoako zenbait Herriko Etxetan -Donostia, Tolosa, Ordizia eta Elgoibar- lehen urratsak egin dituzte hilerrietan musulmanen errituak errespetatzeko, gune batzuk uzteko asmoa da, urteburua aitzin guneak prest egon litezke. Ekimen honen helburua, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen erranetan,euskal eskualde bakoitzean hilerri bat egotea da, horrelako ehorzketak egiteko espazioa ukaiteko gisan.

...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Miñan liburua Aita Sainduaren eskuetan

Maltatik Erromara itzultzen zelarik, hegazkinean ziren kazetariei Aita Sainduak aholkatu die Miñan liburua irakurtzea, berak egin bezala. Amets Arzallus eta Ibrahima Balde dira liburuaren egileak. Aita Sainduak Ukrainako gerra abiapuntu harturik, aipatu die Ukrainako errefuxiatuei harrera egiten ari zaien bezala, Europak "berdin" jokatu beharko lukeela Mediterraneotik datozen errefuxiatuekin ere. "Uste dut mezu hori beharrezkoa dela" dio Amets Arzallusek. "Oso harrituta nago ikusita nola...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Apirilaren 20tik aitzina maskarik ez

Madrilgo gobernuak eta Jaurlaritzak adostu dute, apirilaren 20tik aitzina maska barnealdean ez dela nahitaezkoa izanen. Maskak soinean ibili beharko da halere oraindik zenbait eremutan, hala nola osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio publikoan. Ministerioak aholkatu du ikasleek eskola-eremuan maska ez erabiltzea. Lan-eremuan, ponentziak gomendatzen du maska erabiltzea, baldin eta lana pertsona arteko 1,5 metrotik beherako distantzian egin behar bada eta ezin bada...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Euskarafobia Nafarroan

Ibiladi arrakastatsua egin badu Korrikaren aurtengo edizioak, ez da denen gustukoa izan. "Nafarra Suma" eskuineko koalizioak erakutsi du, aldi bat gehiago, euskararen etsai amorratua dela. Nafarroako legebiltzarrean egin deklarazioan salatu du ETAko terroristen plataforma errebindikatzailea bihurtu dela Korrika. Eskuineko koalizioaren adierazpenak ez du gehiengorik lortu, baina bai kritika zorrotzak. Euskara baliatzen duten ekimen guzien kontrakoa agertzen da, koalizioak eskatu du Korrikaren...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Sortze gutiegi Baztan aldean

Zoritxarrez Baztango lurraldea jendez husten ari da, urtetik urtera sortzeak ehortzetak baino gutiago dira. Hala nola Baztan, Bera edo Lesakan. Egoera larriena Baztango balean da, 25 urtez heriotzak sortzeak baino gehiago izan dira, adibidez balean jaz 76 heriotza izan ziren eta 56 sortze. Halaber Lesakan eta Beran aldiz Donezteben Sunbilla edo Etxalarren sortzeak gehiago izan dira.

...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Oteiza eta Chillidaren lanak ikusgai

Donostiako San Telmo museoak,"Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Elkarrizketa 50eko eta 60ko urteetan"erakusketa antolatu du, Bancaja Fundazioaren laguntzarekin, urriaren 2ra bitarte egonen da ikusgai. Antolatzaileen arabera "elkarrizketa pizten du" bi artisten eskulturen artean, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egin sorkuntza lanean oinarritua.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016