Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 14a

Txile: konstituzio aldaketak, gobernu aldaketa eragin

Txilen Gabriel Boric martxoaren 11n presidente izendatua izan da, 36 urte ditu. Aldaketa handiak abiatzera doa, gobernamendu berriak ekologia, feminismoa eta sozial gaiak garatu nahi ditu.

2019az geroztik Txilek gatazkak ezagutu ditu, herri mugimendua altxatu zen, politika ultra liberalaren kontra. Santiagon metroaren txartelaren prezio emendatzeak zituen bazterrak inarrosi, herritarrek manifestatu zuten sozial desberdintasunak salatzeko. Mugimendu hori lurralde guzian hedatu zen,...

Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 14a

Thomas Sankararen hilketaren auzia

Apirilaren 6an, Blaise Compaoré Burkina Fasoko presidente ohiari bizi osorako espetxe zigorra ezarri diote, 1987ko estatu kolpe batean, Thomas Sankararen hilketan parte hartzeagatik.

Thomas Sankara, 1949an Goi Voltako Yakon sortua, 1983tik 1987a arte presidente izan zen. Ezohiko ministroen kontseilu batera joaiten zela, 1987ko urriaren 15ean, putsch baten ondorioz eraila izan zen, 37 urte zituen. Berekin beste 12 pertsona hilak izan ziren. Blaise Compaorék boterea hartu zuen....

Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 14a

Errusiar diplomatikoak kanporatuak

Errusiako diplomatikoen kanporaketak biderkatzen ari dira, Kieveko ipar-mendebaldeko soldadu errusiarreri leporatutako zibilen sarraskiak egiteagatik. Europar Batasuneko herriek: Frantzia, Alemania, Italia, Danimarka, Suedia, Lituania, Belgika, Herbehereek... eta Espainiak, bata bestearen ondotik dozenaka diplomatiko errusiar kanporatu dituzte. Errusiar diplomatiko horiek kanporatuak baldin badira, ez da bakarrik Ukrainan gertatzen diren sarraskien salatzeko, gobernamenduak Errusiaren...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a

Macron aitzinean

Apirileko hauteskundeen lehen bozaldia iragan da beraz. Joan den astean, anitzen arrangura hauxe zen,sondeoen argitara, jendearen parte hartzeak ez ote zuen halako murritx aire bat ukanen. Denen buru %27 egon dira bozik eman gabe. Izaiten ahal zenaren aldean ez da naski hain gaizki, nahiz ez den ere espantuka artzekorik.

Emmanuel Macron sailkatu da lehen (bozen %28 ez arras) duela bost urte baino zonbait puntu gehiagorekin. Bigarren...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a

Eta orain?

Partida samurra da orain buruz-buru gelditzen diren bi hautagaien artean. Jadanik, eta igande arratsekotzat,hautagai eskuindarra, sozialista eta "berdea" Macronen alde agertuak dira, ezinbestean bada ezinbestean. Macron azkarki jorratua zutelarik aitzineko astetan. Intsumituen hautagaiak ez du aditu nahi Le Pen-en alde bozkatzerik bainan hortan kito. Zemmourrek aldiz Marine Le Pen sustatzen du.

Macron mintzatu da igande arratsean. Hautagai berri bat balitz bezala nolazpait, ez jadanik...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a

Auzitegira

Korsikan, bazterrak minbera daude. Noiznahi badira manifestaldi frango samurrak! Alde batetik salatzeko Yvan Colonna abertzale zenari gertatu zaiona eta bestetik galdetzeko gutienez aise autonomia gehiago. Denetan anitz aipatzen da Yvan Colonna. Preseski, haren familiak afera pusatzen du auzitegira, gobernua handizki hutsean dela gertakari hits hori hola iraganik, Yvan Colonna kasu egilerik gabe utzia izanik kirol-gelan zen batez Arleseko presondegian. Orduan baitzitzaion...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016