Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a
Gobernuak jakinarazi du izurritearen kontrako laugarren xixtaldia ukaiten ahal dutela 60 urtez goitiko jende guziek sei hilabete baldin badu hirugarrena ukana dutela. Ez da haatik bortxarik. Bakoitxak ikusi behar edo bere baitarik edo bere medikuarekin mintzaturik. Jakintsunak ez dira denak hain ados. Askori ez iduritzen laugarren hori arrunt beharrezkoa dela. Premiatsuena ditakeela izaitekoz maskaren ezartzea eta atxikitzea jende frango ibiltzen den tokietan. Beste frango laugarren horren...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a
Bi egunez segidan Diego deitu duten ekaitzak zafraldia ona eman diote Frantzia behere hortako eskualde zenbaiti, besteak beste Bordeleko alde hortan, ikaragarriko haize basarekin. Zuhaitz frango fundituak, teilatu asko harrotuak eta argindarra joana. Lekuka, Frantzia ipar-ekialdean gehienik, urak ateratuak eremu handiak estaliz.
...Gogoa hazi | 2022ko Apirilaren 14a
Halako batez, misionesta bazoan 4x4 batean Australiako basamortuan barna, nonbaiteko mortu mugagabean kokatua zegoen tribu baten bisitatzera. Bi aborigen lagun zituen autoan gidari.Laster, lagunetako bat hasten zaio oihuka; "Geldi zaitez! Geldi! Lasterregi goaz! Gure arimak ez gaitu segitzen!".Arrazoiekin, zeren aborigenak basamortu mugagabean beren "Dreatime" istorioak kondatu ahala gidatzen dira. Ipuina dute norabidea. (dreamtime = ametsen garaia). Dreamtime ipuinak aborigen...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Bilboko portuaren aktibitatea emendatuz doa, %16aren emendatzearekin, Short Sea Shipping, garraio laburretan espezializatua da, bereziki Europa iparralde eta Erresuma Batuarekin egiten dituen joan-jinekin. Hots Espainiako trafikoa Europa Atlantikoarekin %19koa da eta %24koa Erresuma Batuarekin. Bilboko portuak, 207 porturekin loturak dauzka, horietan 66 Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin astero 33 lotura eginez.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Euskararen aldeko engaiamendua eta hizkuntza eskubideen aldeko defentsa, gazte talde batek berretsi du, "Euskara Aurrera" deitu egitasmoaren bidez. Kulturako, kirolako eta euskalgintzako aurpegi ezagunen atxikimendua erdietsi du. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu du Donostian.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Magnesitas Navarras enpresak harrobi berria Baztanen irekitzeko asmoaren kontrako mobilizazioak jadanik aipatu dizkizuegu. Magnesia ustiatzeko Eugiko harrobia 1945ean abiatu zen. Langileak etorri ziren Esteribar, Erro eta Baztandik, gaur-egun 232 langilek lan egiten dute eta beste 300 batek beren bizibidea harrobiaren ingurumenean dute. Enpresa zuzendaritzaren arabera, Eugin, 6-7 urteren ustiaketa gelditzen zaie. Geroari begira enpresaren etorkizuna Artesiagan harrobia irekitzeari lotua dela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016