Orotarik | 2022ko Apirilaren 14a

Epelondo: URRUNEKO GOIZAK

Mendiak ageri dira, astebeterako oporretan gauden hotel honen leihoetatik. Pirinioak, oraino ere elurretan. Hurbilean aldiz, itsas mediterraneoaren xuxurla eztia: uhin gabeko eremu baketsua dela ematen du, hainbat eta hainbat bizitza gazte irensten dituen putzu honek. Kataluniako Olot eskualdean, gurean bezala, etxalde hustuak ikusten dira, goroldioz eta huntzez estaliak, erdi eroriak, exodio etengabe baten lekuko. Jendeak beti egunerokotasun hobeak desio ditu, han,...

Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 07a

Total enpresak Afrika xurgatzen

Ukrainako gerlagatik Errusiako gas eta petrolio iturriak baztertu behar direla eta, estakuru merkea dute petrolio saltzaile enpresa handiek, aspaldidanik prestatuak zituzten proiektu erraldoien onarrarazteko. Total enpresa frantsesak Afrikan abiatu duen proiektu ikaragarriak, tokiko jendeak eta ekosistema mehatxatzen ditu. Denbora berean, GIEC klimaren bilakaera aztertzen duen nazioarteko ikerlarien erakundeak, argitaratu duen azken neurketen txostenean, duda izpirik gabe abisatzen gaitu: "Erdip

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a

Covid-19aren kontrako tratamendua

Covid-19aren kontrako Paxlovid antibiralaren 722 tratamendu-dosi Hegoaldera heldu dira martxoaren 28an. Espainiako Osagarri Ministerioak horietako 556 Euskal Autonomia Erkidegoari helarazi dizkio, eta bertze 166 Nafarroari. Sendagai honi esker, kasu larriak, ospitaleratzeak eta heriotzak saihesten dira.

Paxlovid tratamendua Covid-19 hauteman ondoan, lehenbailehen hartu behar da, sintomak agertu eta bortz egunez. Horregatik, diagnostikotik administraziorako prozesua antolatua eta zalua...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a

Hezkuntza Legea

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak argi berdea eman die EAEko Hezkuntza Legea izanen denaren oinarriei, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdien babesarekin.

Alderdi hauek martxoaren 18an adostu zuten ituna. Bertzeak bertze, euskal hezkuntza "euskara ardatz duen sistema eleaniztun" gisa egituratzeko eta eskola publikoaren pisua indartzeko eta segregazioari buru egiteko neurriak finkatu zituzten.

Gorago aipatu lau alderdiek alde bozkatu badute ere, Vox...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a

Gerla zibileko desagertu batzuen gorpuzkiak aurkitu dituzte

Orain arte Euskadin sekula aurkitu den hobirik handienean 46 pertsonaren gorpuzkiak atzeman dituzte, Begoñako hilerrian. Horietako 42 desagertu gisa ekarriak ziren, gehienak gudariak eta milizianoak. Arantzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek egin dute ustekabeko aurkikuntza, gune horri buruzko dokumenturik ez baitzegoen.

Gogora Memoria Institutua hobitik atera dituzten gorpuzkiak identifikatzen ari da jadanik. Hipotesi nagusiaren arabera, Bilbo defendatzen ari zirelarik hil zituzten,...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a

Euskal presoak

Joseba Arregi Erostarbe euskal presoari hirugarren gradua emana zion berriki Eusko Jaurlaritzak, bertze zortzi presori bezala. Hirugarren gradua erdiesteak erran nahi du presoa kanpora atera daitekeela egunaz, arratsean presondegira itzuliz.

Baina ebazpen honi helegitea ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko prokuradoreak. Helegite honen arrazoiak azaltzeko, fiskalak dio presoak ez duela lehenago bertze baimenik izan, eta hark aurkeztu dituen idatziak orokorregiak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016