Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek erabaki du ETAk 2002ko agorrilean Santa Polan (Katalunia) egin atentatuari buruzko ikerketa berriz zabaltzea. Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari galdegin die beren esku dituzten datuak auzitegira helaraz ditzatela, jakiteko ea Jon Olarrak, Ainhoa Mujikak, Iñaki Esparzak, Mikel Albisuk, Ramon Sagarzazuk eta Marixol Iparragirrek erasoarekin loturarik izan ote zuten.
Ikerketa berri honen gibelean Dignidad y Justicia...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Hamazazpi eguneko greba egin ondoan, garraiolarien Hiru sindikatuak eta Tradisa elkarteak beren mugimendua gelditzea erabaki dute martxoaren 30ean. Erabaki hau hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako aldundiek aurkeztu laguntza egitasmoa ezagutu ondoan.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Espainiako Auzitegi Nazionalak Arantxa Zulueta eta bertze hiru abokatu zigortu ditu 13/13 sumarioaren auzian. Zehazki, Zuluetari 7 urte eta 6 hilabeteko presondegi kondena eman dio, 4 urtekoa Jon Enparantzari, eta 3 urtekoa Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri, "ETAko presoak kontrolatzeko helburu nagusiarekin, Halboka fronte juridikoa eraikitzea" leporatuz.
Auzibide honetan epaituak ziren bertze hiru akusatuak berriz, hobengabe jo ditu Francisco Martel magistratuak. Hauek...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
13/13 auzian kondenatuak izan diren pertsonen aldeko agiria izenpetu eta erabakiaren kontrako manifestaldiak deitu dituzte hainbat herritar ezagunek. Mobilizazioak apirilaren 9an eginen dira Bilbon eta Donostian. Deitzaileen arabera, epaiak bi helburu ditu: epaituen eta beren ahaideen sufrikarioa handitzea eta Euskal Herriaren konponbide demokratikoa trabatzea.
Luis Barinagarrementeria abokatua, Ana Perez sindikalista, Gotzon Barandiaran idazlea eta Xabier Amuriza bertsolaria izan dira...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Joan den ortziralean ENBA eta EHNE sindikatuetako abeltzainek protesta ekintza egin dute Donostiako Bretxa merkatuaren ondoan. Elkarretaratze honen bidez, euskal ekoizleen sektoreak bizi duen kinka txarra salatu nahi izan dute. Beren kexuaz ohartarazteko, hortik pasatzen ziren oinezkoei haragia kitorik banatu diete.
Lehen sektoreko berrogeita hamar bat ordezkarik parte hartu dute "Haragia sutan" lelopean antolatu protestan, eta ohartarazi dute "euskal haragia dendetarik desagertzeko"...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a
Gaurko egunean, jakintsun gehienek, kasik denek funtsean, erraiten dute, bai eta idazten, mundu hau sortu zelarik dena ikaragarriko eremu ttipi batean kokatzen zela! Beste nihun nehor ez baitzen eta deusik ere ez baitzen, nehork ezin ikus beraz eremu miko hori. Diote bat-batean izigarriko abiadura edo zalutasunean hedatu zela, edo handitu, eta orain ere beti emendatuz doala, oldarra eztiturik haatik, nahiz noizbait, bainan nehork ez jakin noiz, berriz hasiko omen den ttipitzen. Hori deitzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016