Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 27a

Euskadiko eta Nafarroako demografia

Estatutik kanpo sortuen kopuruak bultzatuta, INEren datuen arabera 2025eko hirugarren hiruhilekoan Euskadiko eta Nafarroako herritarren kopurua goratu da. Populazioa emendatu bada, atzerritar anitz etorri direlako da. EAEko (%0,18) eta Nafarroako (%0,32) biztanleria emendatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa 2.248.789koa da, aitzineko hiruhilekoan baino 3.997 pertsona gehiago. Atzerrian sortu biztanleen kopurua goratu da, orain 333.009 pertsona dira (populazioaren %14,8),...

Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 27a

Etxebizitzaren aldeko Jaurlaritzaren indar berezia

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako sailburuak Legebiltzarrean aurrekontu proiektua aurkeztu du, 17.000 egoitza eraikitzeko xedea da. Eusko Jaurlaritzak erabaki du 2026an etxebizitza sektorerako 596 milioi euroko dirulaguntza baztertzea, 3.669 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitza Jaurlaritzaren lehentasunen erdigunean jarri nahi dela errana izan da. Sailburuak gogorarazi du: “Euskadin etxebizitza ezin da pribilegio bat izan, legez onartutako eskubidea da, eta gizarte-ongizateko euskal...

Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 27a

Autonomia Erkidegoak Espainiari zor kuota

Espainiar estatuari urtero transferitu gabeko eskuduntzengatik (hala nola defentsa eta atzerriko gaiak) 2026an Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari ordaindu beharko dioen diru zama 1.590 milioi eurokoa izanen da, urte hastapenean aurreikusitakoa baino %2,9 gehiago. Heldu den urterako behin-behineko kuota 1.590 milioikoa da, baina 57 milioiko konpentsazio batzuk kenduta, 1.532 milioiko hasierako kuota horretan gelditzen da.

Urtetik urtera kopurua ez da anitz aldatzen, 2022an...

Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 27a

Durangoko azoka hurbiltzen

Abenduaren 5etik 8ra iraganen da Durangoko azoka. Jadanik sareetan programa osoa agertua da. Aurtengo azokan sekulan baino berrikuntza eta ekitaldi gehiago izanen dira, guzira 285 erakusmahai, 1.026 berrikuntza eta 273 ekitaldi. Bi atal berri ere izanen dira: podcastei lotutako Berbategia eta arte ederrei buruzko Atartea.

...

Orotarik | 2025eko Azaroaren 27a

Kukumarro

Bardozeko mintzatzeko manera (2/2)

(Joan den astekoaren segida)

Bardozen baizik ez dut entzun hegazti baten izena: mülüxuria. Diotenaren arabera, mülüxuri horren mugimenduetatik asma daiteke zer aro beharra izanen den, ekaitz ala denbora ona. Baina mülü honetan “mirua” ikusi behar da (latinetik milvus). Beste nehun ere ez da horrela deitzen eta Zuberoan latinezko “milvus”...

Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 27a

Haurrak aktiboki gerizatu

Hirugarren aldikoz jarraian segitzen dugu Joanna Smith psikologoak 2024an argitaratu liburuaren irakurketarekin ("Protéger son enfant des violences sexuelles" (Ed. Dunod).Hona hemen haurrak gerizatzeko emaiten dituen aholku praktikoak.

1/ Izendatu-mugatu. Gurasoen jarrera gerizatzaile aktiboaren bidez, haurrarengana hurbiltzen diren pertsonek haurra gerizatua dela senditu behar dute. Jarrera gerizatzaile...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016